ALBISTEAK

Usaina, Las Carreras auzoan

Atzo asteazkena, uztailak 23, hainbat dei jaso ziren Abanto-Zierbenako Las Carreras auzotik,  zenbait usainengatik kexuz. “Arrautza ustel” kiratsa hainbaten ustez eta “sutautsa” beste zenbaitez aburuz. Ohiko industria-protokoloa indarrean jarri eta lanean ziharduten instalazioak miatu ostean, zitekeen arrazoi bakarra une berean martxan jarritako amina-unitatea izan zen, gordineei darizkien gasak arazteko prozedura alegia.

 

24 Uzt 2014
ALBISTEAK

Zierbenak estropada eremu berria eta emakumezkoen txapelketa estreinatuko du

Zierbenak, datorren igandean, estropada eremu berria eta emakumezkoen txapelketa estreinatuko du. Honela azaldu dute Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, Marce Elorza Zierbenako alkateak eta Jose Luis Herrerias “Txito” Zierbena Arraun Elkartearen presidenteak, gaur goizean, Petronorren Ikurrinaren aurkezpenean.

23 Uzt 2014
ALBISTEAK

Athetica Las Vegasen sartu da

Athletica Las Vegasen sartu da Andoni Larrabe zale gorri-zuriaren eskutik. Lehoien kamisetarekin jantzia, WSOP (World Series of Poker)-en Main Eventeko Amaierako Mahaian izatea lortu du, ‘November Nine’-ren kidea bihurtuz.

17 Uzt 2014
ALBISTEAK

Muskizko airearen kalitatea, hobekuntza jarraian

Muskizko airearen kalitatea hobetu da eta esekitako partikulak murriztu dira, aurreko kanpainarekin konparatuz, kutsadura gutxiko nekazaritza hiriguneetan dituzten pareko emaitzak izanik. Honela baieztatzen du UPV-EHUko Zientzia Kimikoen fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Taldeak garatutako azken txostenak.

16 Uzt 2014
ALBISTEAK

Pobe

Pobeña 1890. urtera bueltatu zen atzo, herriko meatzari iragana berreskuratzeko,  XIX. mende amaierako ohiko uda islatuz.

14 Uzt 2014
ALBISTEAK

Athleticek janzkera berria estreinatu du

Athletic Clubek 2014-2015 denboraldirako Nike janzkera berria estreinatu du. Kamiseta gorri-zuriak iazkoa baino marra bertikal  meheagoak ditu orain eta bigarren janzkera berdea da.

14 Uzt 2014
ALBISTEAK