ALBISTEAK

Holandako enpresek Petronor bisitatu dute

Holandako enpresa talde bat etorri da Petronorrek EICn dituen instalazioetara Hidrogenoaren Euskal Korridorearen aurrerapenak eta Holandarekin duen lankidetza ezagutzera. Horrez gain, abiazioaren deskarbonizazioaren erronkari erantzunez garatu diren erregai jasangarriei buruzko saio batean parte hartu dute. Hitzordua Holandako enbaxadak koordinatu du “Green Hydrogen Program” delakoaren kariaz, eta horren barruan antolatu da Petronorren instalazioetarako bisita.
09 Api 2024
ALBISTEAK

Platforming P1 Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, martxoak 5, Platforming P1 Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, joan den otsailaren 12an planifikatutako eta jakinarazitako mantentze-lana amaitu ondoren.
09 Api 2024
ALBISTEAK

Petronorrek “Transparencia Empresarial” saria jaso du

Comunicando Futuro – Alejandro Echevarria Fundazioak Petronor saritu du gaur goizean, erakundearen oinarrizko printzipioak modu zintzo eta gardenean komunikatzeagatik eta, 50 urteko historian, garaietara egokitutako komunikazio fidagarri eta jasangarriarekiko errespetuaren eredu izateagatik.

09 Api 2024
ALBISTEAK

Repsolen Plan Estrategikoaren aurkezpena

Repsolen plan estrategikoak Petronorren instalazioen lehiakortasuna indartzea xede duten hainbat proiektu aurreikusi ditu munduko aurreratuenen artean mantentzeko, eta karbono gutxiko ekimen berriak sortuko ditu, beharrezko eskala emanez eta inbertsioa erregulazio-ingurunera egokituta dagoela ziurtatuz. Karbono gutxiko ekimenetan egin beharreko inbertsioak Espainiako erregulazio eta zerga esparruaren bilakaerak baldintzatzen ditu.
09 Api 2024
ALBISTEAK

Petronor, Bizkaiko kirolarekin bat

Petronorrek, kirola babesteko konpromisoa duen enpresa izanik, Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren urteroko topaketan parte hartu du gaur, 2013az geroztik egin duen bezalaxe.
09 Api 2024
ALBISTEAK