ALBISTEAK

HACKIA amaitu da, Adimen Artifizialean oinarrituta Petronorren ospatu den lehiaketa

Gaur amaitu da HACKIA, Petronorrek antolatutako lehiaketa, konpainiako hainbat talderi eta hauen hornitzaileei negozioaren arloko arazoak analitika aurreratuaren laguntzaz konpontzeko aukera eman diena. Ekimen hau Repsoleko IT&Digital sailak bultzatu du konpainiaren Programa Digitalaren barruan, data-driver bezala hasi duen ibilbidea bizkortzen jarraitzeko.
27 Urr 2023
ALBISTEAK

Petronorrek adimen artifizialean oinarritutako lehiaketa antolatu du

Petronorrek adimen artifizialeko lehiaketa bat antolatu du, konpainiak eta bere hornitzaileek negozioari dagozkion arazoak analitika aurreratuaren laguntzaz konpon ditzaten. Konpainiaren inguruko hainbat erronka gainditzea da Repsolen Adimen Artifizialaren eta ekimen digitalen azeleragailu honen helburu nagusia.
25 Urr 2023
ALBISTEAK

Tokiko energia-komunitateen inguruan bildu dira Bilbon 45 merkataritza-ganbera eta udal baino gehiago

Tokiko energia-komunitateen inguruan bildu dira Bilbon 12 autonomia-erkidegotako 45 merkataritza-ganbera eta udal baino gehiago. Udalek eta merkataritza-ganberek, Edinor deritzon Petronorren filialak bazkide teknologikotzat lagunduta bultzatu duten tokiko energia-komunitateen ereduaren garapenari esker, estatu eremuko tokiko energia-komunitateen lehen sare handia sortu da: TEK SAREA.
20 Urr 2023
ALBISTEAK

Inoizko parte-hartze handienarekin egin da Gallarta-Gallarta Martxa Zikloturista

Gallarta-Gallarta Martxa Zikloturista, Petronorrek babestua, arrakasta handiz egin da aurten ere. Ohiko kirol hitzordu honek 248 parte-hartzaile bildu zituen XIV. edizioan, horietatik 9 emakume. Gehienek Bizkaian zuten jatorria, baina Gipuzkoako 83 zikloturista, Kantabriako 18, Arabako 9, Teruelgo bat eta A Coruñako beste bat ere izan ziren.
19 Urr 2023
ALBISTEAK

Petronorrek deskarbonizazio eredua aurkeztu du Japonian

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren ondokoak, hidrogeno berriztagarrian, erregai sintetikoetan eta findegiaren deskarbonizazioan inbertitzeko planak aurkeztu ditu Tokioko Business Leader Summiten.
17 Urr 2023
ALBISTEAK

Petronorrek Senerreko berrikuntza-foroan parte hartu du

Elías Unzueta Petronor Berrikuntzako gerenteak, Senerren berrikuntza-foroan parte hartu du. Topaketak bosgarren edizioa ospatzen du, eta azken joerak zein berrikuntza teknologikoak ezagutzea eta horiei buruzko hausnarketa bat egitea du helburu bezala.
11 Urr 2023
ALBISTEAK

Petronorrek hidrogeno berriztagarria ekoizteari ekin dio

Euskadik lehen hidrogeno berriztagarria ekoizteko aukera du Petronorren kokatutako 2,5 MWeko elektrolizagailuari esker, Energy Intelligence Center eta konpainiak Abanto Zierbenako Ezkerraldea-Meatzaldea Teknologia Parkean dituen bulego berriak hornitzeaz arduratuko baita.
09 Urr 2023
ALBISTEAK