ALBISTEAK

Petronorrek Women Angels for Steam elkartearen urteroko bileran parte hartu du

Ana Beobidek Petronorreko kontseilariak, Women Angels for Steam elkarteak urtero antolatzen duen bileran parte hartu du. Funtzezko hiru faktore batzen dituen elkartea da; hau da, emakume inbertitzaileak, ekintzaileak eta proiektu teknologikoak bateratzen ditu. Elkarteak emakumeen presentzia ekintzailea Steam eremuetan sustatzea du helburu, eta aurten, bosgarren urteurrena ospatu du Bilbon.
19 Ira 2023
ALBISTEAK

Petronorren 2022ko memoria, jada webgunean irakurgai

Petronorren 2022ko memoria webgunean dago irakurgai dagoeneko. Dokumentuak urte horretako emaitzak biltzen ditu, konpainiaren nondik norakoei buruzko informazio eta datu guztiekin batera: bilakaera ekonomikoa, jarduera, inbertsioak, segurtasuna, kalitatea, ingurumena, pertsonak, ingurunearekiko konpromisoa, deskarbonizazio-ekimenak, hidrogenoa, gobernantza, datu ekonomikoak eta bere ibilbideari buruzko beste asko.
13 Ira 2023
ALBISTEAK

Repsolek Zinemaldiarekin bat egin du honen iraunkortasuna bultzatzeko

Repsolek gaur goizean aurkeztu du Donostiako Zinemaldiarekin honen iraunkortasuna bultzatzeko lortutako akordioa. Konpainia multienergetikoa den aldetik, Repsolek hainbat soluzio eskainiko ditu, hala nola erregai %100 berriztagarriak eta ibilgailu elektrikoen karga, garraioa iraunkorra izan dadin; eta elektrizitate berriztagarriarekin elikatuko du Zinemaldia, sorkuntza fotovoltaikoko gailu eramangarri baten bidez eta ekipo elektrogeno batean erregai %100 berriztagarriarekin.
12 Ira 2023
ALBISTEAK

Petronorrek O.C.O Technology Ltd. bazkide teknologikoaren bisita jaso du

O.C.O Technology Ltd., karbonoaren bilketan, eraikuntza-produktu jasangarrien sorkuntzan eta hondakinen tratamenduan espezializatutako enpresa britaniarrak, Petronorreko findegia bisitatu du, bazkide gisa elkarlanean egiten duten ekonomia zirkularreko proiektuan aurrera egiteko helburuarekin.
11 Ira 2023
ALBISTEAK

G3 Unitate Desulfuratzailearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaur arratsaldetik aurrera G3 Gasoleo Unitate Desulfuratzailea (1. Planta) gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lanak direla eta. Aurreikuspenen arabera 21 eguneko geldialdia izango da.
07 Ira 2023
ALBISTEAK

Hauts sahararraren intrusioa

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak jakinarazi duenez, partikula kontzentrazio altuko gertakari orokortua gertatzen ari da, hauts sahararraren intrusio batean oinarritutakoa, airearen kalitateari eragiten diona eta aurreikuspenen arabera bihar arte luzatuko dena.
05 Ira 2023
ALBISTEAK