2008. urteko uztailaren bukaeran, Petronorrek eta Athletic Club-ak bientzako historikoa zen akordioa sinatu zuten. Alde batetik, lehen aldiz bere 110 urteko historian Athleticek enpresa pribatu baten publizitatea eramango zuen bere kamisetetan; bestetik, Findegiak nazio mailan eliteko Bizkaiko kirolean bere partaidetza areagotu zuen.

Hitzarmen hasieran hiru denboraldirako izango bazen ere, 2011n beste hiru urterako luzatu zen, eta denboraldi bakoitzeko 2 milioi euro ekarriko zizkion klubari, kirol lorpenengatik jaso zuen aparteko sariaz gain; gainerako klubek jaso ohi zuena baino gehiago, besteena milioi eta erdia ingurukoa izaten baitzen. Ligaren barruan elastikoan publizitatea eramateagatik jasotzen duten diru-sarreren taularen erdian zegoen talde txuri-gorria. 2014-2015 sasoiaren amaiera arte, lanaz, esperientziaz eta arrakastaz betetako zazpi denboraldi igaro ziren: Kopa txapelketan 3 txapeldun-orde, Superkopan txapeldun-orde 1 eta UEFA-ko Kopan txapeldun-orde bi.
Athletic Club-en lehen kamiseta publizitatearekin
Athletic Club-en lehen kamiseta publizitatearekin