ZORBA GREKOA: Igor Yebra eta aparteko musika talde anitzak Fair Saturday 2017 inauguratzeko

Datorren azaroaren 24ean, arratsaldeko 20:30tan, Fair Saturday 2017 inauguratuko da Bilbao Arenan

200 artista baino gehiagok taularatuko dute “Zorba Grekoa”, Mikis Theodorakis konposatzailearen eta Lorca Massine koreografoaren maisulana.
Emanaldi horretarako, Igor Yebra dantzaria, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea eta UPV/EHUko Abesbatza batuko dira lehen aldiz Turkish State Opera and Ballet taldearekin.

10 sarrera bikoitzen zozketan parte hartu ezazu

ONGINTZAZKO KONTZERTUA

 

200 artista baino gehiagorekin taula gainean, hau izango da Sirtakirik hunkigarriena, batez ere, Fair Saturday-ek baztertze kultural egoeran dauden haurrak laguntzeko bultzatzen duen “Barreras Invisibles” programa finantzatzeko erabiliko direlako ekitaldi honen etekinak.

SARRERAK

 
Bilbao Arena / Azaroak 24 / 20:30

Sarrerak 15€ eta 60€ artekoak dira eta Ticketea-ren edota Fair Saturday-ren bitartez erosi daitezke.

FAIR SATURDAY

 

Ekitaldi honekin Fair Saturday 2017-k, kulturaren bitartez etorkizuna eraikitzeko helburuarekin Bilbon jaio den kultura globaleko mugimenduak, nazioarte mailako lehen pausoak emango ditu.

Gorantza doan mugimendua da Fair Saturday eta aurtengo helburua joan den edizioan martxan jarri ziren 350 ekitaldi inguru baino gehiago antolatzea da. Gero eta mundu mailako hiri gehiago gehitzen ari diren mugimenduak, Bilbon bakarrik, 100 kultur ekitaldi ezberdin baino gehiago izango ditu datorren azaroaren 25ean.

Hori lortzeko ezinbestekoak izan dira Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko udalaren babesa, Necsum – Technology for Emotion-en laguntza aipagarria, Petronorren bultzada ordainezina eta Leioa Wagen-en babesletza berezi.

Gainera…

Fair Saturday eta Bilboko udalak, Petronorren babesarekin, bullying-aren kontra kontzientziatzeko eskola-jazarpenaren aurkako ipuin lehiaketa antolatu dute.

Ipuin lehiaketa

ANTZEZLANA

 
kafka

Antzezlan horretan, bizitzaren benetako esanahiaren inguruko istorio zirraragarri bat kontatzen da: John, amerikar turista bat, Marinataz maitemintzen da baina honen atzetik Manolios bizilaguna ere badabil. Hori dela eta, John-ek herri osoaren jazarpena jasango du Zorbaren iritsiera arte, nork bere laguntza eskainiko dion.

“Poztasunera zer erraz iritsi daitekeen somatu nuen beste behin: baso bat ardo, su-ontzi ziztrin bat, itsasoaren soinua… ez da besterik behar. Eta hori guztia orain eta hemen sentiarazteko bihotz umila behar da, arina.”.

INFORMAZIO GEHIAGO

 
Fair Saturday Igor Yebra


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR