JARDUNALDIA: MUGARIK GABEKO ETORKIZUNA GURE ALABENTZAT

Petronor-ek, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren lankidetzaz, gure alabei zuzenduriko prestakuntza teknikorako informazio jardunaldia antolatu du.

Jardunaldia, datorren urriaren 25ean, arratsaldeko 19:00tan, Muskizko Kultura etxeko M. aretoan egingo da.
mugarik gabe

FORMAZIO TEKNIKOA

 

Nola lagundu geure alabei?

Nola eman etorkizuna?

Guraso guztiok nekez erantzun daitezkeen galdera horiek egiten dizkiogu geure buruari. Ez dago ez erantzun errazik ez erantzun bakarrik. Hala ere, argi dago eurentzat oso lagungarria izango dela prestakuntza sendoa edukitzea oztoporik eta kristalezko sabairik gabeko lan-munduan. Bertan, gainera, nahierako bizimodua aukeratu eta banakako askatasunez garatu ahal izango dute, laneratzeko eta etorkizuna marrazteko aukera eskaintzen dien prestakuntzaren bidez.

Prestakuntza horrek, etorkizun horrek, prestakuntza teknikoa du izena (lanbide- heziketa edota unibertsitarioa), eta Batxilergo Teknikoa amaitutakoan egiten da. Emakumeek bide luzea egin behar dute arlo horretan, gero eta profesional gehiago behar direla kontuan hartuta… Lan ona dago. Zergatik ez zure alabarentzat?

Errealitate hori eta zure alabarentzako etorkizun hori ezagutu ditzazun, jardunaldi hau prestatu dugu.Hori dela eta, hiru erakundeen artean ekintza bateraturen bat egiteko ekimena sortu da: Petronor, AED eta Somorrostroko Prestakuntza Zentroa.

EGUNA-ORDUA-LEKUA


Eguna: urriak 25 asteazkena

Ordua: 19:00.

Lekua: M aretoa Kultura Etxea Muskiz. Sarrera doan.

EGITARAUA

 

Ongietorria.

Emakume bat obran bertan. Lourdes Ubieta Lemos. Amantegiko Garraio eta Kalitateko zuzendaria.

Aita eta alaba, findegian. Francisco Javier García Huete eta Irati García Martín. Petronor.

Prestakuntza teknikoa neska gazteen artean. Javier Laiseca. Somorrostroko Prestakuntza Zentroa.

Petronorren beken programa.. Rosalía Ferreño

Galderak.

Petronor AED Somorrostro



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR