ALBISTEAK

Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan du Kontratu enpresen buruzagiekin

Petronorrek urteko Segurtasun eta Ingurumen Jardunaldia izan zuen, atzo, Kontratu enpresen buruzagiekin, Somorrostro Irakas-gunean. 80 pertsona inguruk parte hartu zuten Jose Maria Montserrat Findegiaren Ingeniaritza eta Mantenu-zerbitzuetako zuzendariak aurkeztutako batzarrean. Andreu Puñet Petronorren kontseilari delegatuak eta Carlos Yoldi zein Jose Felix Escauriaza Findegiaren enpresa jardueren koordinatzaileek ere parte hartu zuten.

27 Eka 2014
ALBISTEAK

Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren ikasleek Petronor bisitatu dute

Repsolek antolatutako eta Intertekek irakatsitako, Petrolio Produktuen Ikuskapen zein Entsegu ikastaroaren 10 ikasle taldeak (Trading Operadoreak) Petronorren instalazioak bisitatu ditu. Bertan, zenbait Operazio Sailetako (Konbertsio, FMU, Andel eta Itsas-terminaleko) teknikarien azalpenak jaso ditu, Juan Lezcano Andel zein Itsas-terminalaren buruaren koordinazioarekin.

26 Eka 2014
ALBISTEAK

V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da

V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da, gaur goizean, Malecon zelaian, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Sopuerta, Santurtzi zein Kantabriatik etorritako 61 umeko lehen txandarekin.

23 Eka 2014
ALBISTEAK

Petronorrek 87,5 milioi galdu zituen 2013an

Petronorrek 87,5 milioi euro galdu zituen iaz. Hau da, zergak ordaindu ostean, 2013ko ustiapen-emaitza, gaur Muskizen bildu den Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu denez gero.

23 Eka 2014
ALBISTEAK

Bentzeno eta tolueno isuriak

Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako mozketa-operazioan zehar, bat-bateko lurrunaldia gertatu ostean abian jarritako ikerkuntzak frogatu du, ondotik, atzo goizaldeko istripuak, hautsaz gainera, bentzeno eta tolueno konposatuen unean uneko isuriak eragin zituela.

22 Eka 2014
ALBISTEAK

Hautsa San Julian auzoan

Gaur goizaldeko 4ak inguruan, Fuelolioa Murrizteko Unitatearen ohiko programazioaren araberako mozketa-oparazioan zehar, bat-bateko eta unean uneko lurrunaldia gertatzeaz gainera, sekulako hego haize bolada bortitz eta beroa izan da aldi berean. Ondorioz, petrolio-koke hautsa jausi da bertako instalazioen gainean zein aldameneko San Julian auzoan.

21 Eka 2014
ALBISTEAK