ETENALDI OROKORRA 2017

Findegiak bere instalazioak berrikusiko ditu; gainera, jardueraren etenaz baliatuko da inbertsio berriak egiteko eta prozesuetan azkeneko teknologiak jartzeko. Horrek guztiak bi helburu argi ditu: segurtasuna eta berrikuntza, Petronorrek pertsonekin eta inguruarekin duen konpromisoa betetze aldera.

Petronorren historian izandako Etenaldirik handiena izango da

Petronorrek lehenengo aldiz egingo du Etenaldi Orokorra koke plantan (URF), hau da, Euskadiko historian egindako industria-inbertsiorik handiena izan zena. Halaber, 2. findegia, konbertsio-lekuko hutseko unitatea, eta atxikitako beste unitate txikiak eten egingo dira, hots, finketa-instalazioetako jarduera osoaren % 75 etengo da. Plantillako langileak ez ezik, Petronorrek gehituko dituen langileak ere egongo dira; egunero 1.000 langile baino gehiago jarriko ditu batez beste, 2.000 langileraino batzuetan. Ordu/pertsonatan, Petronorren historian izandako Etenaldirik handiena izango da.

Zenbat denbora irauten du Etenaldiak?

Urtarrilaren 16tik otsailaren 28ra arte.

Zer ekarriko du?

Berezko mantentze-berrikuspenak egiteaz gain (23 milioi euroko aurrekontua), Petronorrek Etenaldi Orokorra baliatuko du 26 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak egiteko eta azkeneko teknologiak instalatzeko. 55 enpresa kontratistek hartuko dute parte. Horien erdia euskal enpresak izango dira eta langile guztiek, Petronorreko ohiko langileek nahiz aldi baterakoek, segurtasun-arloko prestakuntza zehatza jaso dute.

Zertan zehazten da inbertsioa?

Etenaldian zehar, Petronorrek inbertsio garrantzitsuak egingo ditu. Horien artean, honako hauek dira azpimarratzekoak:
  • Instalazioen energia-eraginkortasuna hobetuko da, tximinietako kearen hozteari eta horren ondoriozko energiaren aurrezpenari lotutako inbertsioen bitartez.
  • Ekipoen fidagarritasuna hobetzea: bero-trukagailuak nahiz biltegi batzuk ordezkatuko dira, eta horien ordez material iraunkorragoak dituztenak jarri.
  • Teknologiaren eguneratzea: : kontrolari lotutako elektronikaren zati bat ordezkatu egingo da, eta goi teknologiako itxigailu mekaniko batzuk jarriko dira.
  • Gasolinaren eta H2-aren ekoizpena areagotzea beste produktu batzuen balioa handitzeko prozesuetan.
  • Konpresore berriak instalatzea.
  • Mantentzea hobetzea: ekipoen barrualdean sartzeko sarrerak jarriko dira, hobeto ikuskatzeko eta barneko bideak aldatzeko; horrela, horietara hobeto igarotzea lortuko da.
  • Inspîre programan onetsitako proiektuak instalatzea eta abian jartzea.

GELDIALDIKO LANLEKUAK

 
Geldialdiko lanlekuak
Geldialdiko lanlekuak

APARKALEKUAK

 
Aparkalekuak
Aparkalekuak