Vista aérea del complejo industrial Petronor

LURZORUAREN KUDEAKETA

Argi eta garbi dugu Petronorreko instalazioek hartzen duten lur-eremuaren ingurumen-kalitatea begirunez zaindu behar dugula.

Konpromiso horren barruan, lehenik eta behin, bermatu behar dugu industria-instalazioek lurzoruaren berezko baldintzei ez dietela eragiten kalterik edo aldaketarik; hori dela eta, aurretiko inpermeabilizazio-tratamendua kontu handiz egiten da ekoizpen-elementu berriak instalatu aurretik. Piezometro-sarearen bidez, lurzoruaren egoeraren segimendua egiten dugu, eta substratuaren berezko ezaugarrietan aldaketarik ba ote dagoen jakin dezakegu. Ekintza horiek eskumeneko erakundeek ezarritako arauen arabera gauzatzen ditugu beti, eta poluzioa ahal beste murriztera eta poluitutako lurrak beren onera ekartzera bideratuta daude.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR