INGURUMENAREKIKO KONPROMISOA

Petronorrek bere gain hartzen du bere jarduera guztien erantzukizuna; hala, bada, ahal beste murrizten ditugu konpainiaren jardunak inguruan sortzen dituen eraginak, baita legediak ezarritako arauetatik harago ere. Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) ezarri ditugu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriakerakusten duenez.

Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugetan gauzatzen da ingurumenaren alde hartutako konpromiso hori, eta helburu nahiz helmuga horiek erakundearen maila guztietan ezartzen ditugu, maila bakoitzari dagokion Ekintza-planaren bidez.
 

PRESTAKUNTZA

Langile guztiek beren egitekoei eta ardurei egokitutako ingurumenari buruzko prestakuntza jasotzen dute gure enpresan, eta lankide ditugun enpresei ere ingurumenaren arloan ezarrita dauden jardunbideak jakinarazten zaizkie. Prestakuntza eta sentsibilizazio horren bidez, bada, ingurumenaren alde hartutako konpromisoa gauzatzeko aukera dugu gure jarduera guztietan.

SEGIMENDUA

Gure jardunaren eragin kaltegarriak saihesteko edo murrizteko oinarrizko printzipio horrekin bat, ingurumen-parametroen segimendua egiten dugu etengabe; eta segimendu hori adierazle batzuen bidez monitorizatzen dugu, hobetzen jarraitzeko. Adierazle horiek, gainera, erakunde publikoek eta unibertsitateek ezarritakoak dira.

Ingurumen Jardunbide Egokien hitzarmen sinatzea Bilboko Portu Agintaritzarekin

IKUSKARITZA-PLANGINTZA

Urteko programan islatuta dagoen ikuskaritza-plangintza da ingurumenaren arloan etengabe hobetzen jarraitzeko beste tresna bat.

BABESA

Petronorren beti betetzen dugu hitza, eta ingurua babesteko bi bide jorratzen ditugu: batetik, airera egiten diren isuriak kontrolatu, ura egokiro kudeatu, zarata eta usaina ahal beste murriztu eta hondakin gehienak birziklatu egiten ditugu, eta, bestetik, gero eta produktu garbiagoak erabiltzen ditugu, abangoardiako teknologia baliatuz.

INGURUMENA ZAINTZEN

icono-medio-ambiente-agua
URA zaintzeko konpromisoa
ingurumen-ikurra
AIREARENkudeaketa
ingurumena-zarata-ikurra
USAINEN ETA ZARATAREN kudeaketa
ingumena-lurzorua-ikurra
LURZORUAREN kudeaketa
ingurumen-hondakinak-ikurra
HONDAKINEN kudeaketa
ingumen-ikurra-energia
ENERGIA aurrezketa


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR