KALITATE KONPROMISOA

Hasierako fuel-olioaren handizkako ekoizpenetik, erregai depuratuagoak (propanoa, butanoa, gasolinak eta gasolioak) eskatzen dituen gizartera egokitu da Petronor.

 

Produktu astunak balio erantsi handiagoko produktu bihurtzeko gaitasuna areagotu du findegiak, bezeroek eskatzen dituzten ingurumen eta kalitate ezaugarriei doituta.

Talde eta teknologia berriek findegi berritzailea bihurtu dute Petronor. Ondorioz, Kalitate sistemek gero eta garrantzia handiagoa dute gero eta konplexuagoa den findegi honetan.

 
petronor-langilea

KALITATE-SISTEMA

Kalitate sistemak

Kalitate sistemak petrolioaren fintze-jarduerak hartzen ditu, produktuak lortzeko diseinua eta garapena barne, eta prozesuetan oinarritutako kudeaketa du xede, eta departamentu guztien laguntza jasotzen du.

 

ISO 9001/2008 arauan oinarrituta Kalitate Sistema

ISO 9001/2008 arauan oinarrituta Kalitate Sistemaren ziurtapena Petronorren erabaki estrategiko baten ondorioa da. Bere politikan zehaztutako konpromisoa eta printzipioak jarduera eta prozesu guztietan aplikatzeko eta garatzeko, Bikaintasuneko europar EFQM eredua jarraituz.

ISO 9001:2008 Ziurtagiria PDF (0,5 MB)
Zerbitzu Kalitate Erreferentzialak Bilboko Portu Agintaritzarekin (468 KB)

KONTROL INTEGRATUA

Petronorrek kontroleko sistema integratua du

Petronorrek etekina eta bere produktuen kalitatea hobetzeko kontroleko sistema integratua barneratu du. Ekoizpena areagotzen da, energia kosteak eta lehengaien kontsumoa murrizten dira eta erabakiak hartzeko denbora optimizatu eta giza baliabideen ekintzak hobetzen dira hura barneratzearen ondorioz.

 

Bikaintasunerantz abiatu asmoz

Bikaintasunerantz joateko asmoz, 2003az geroztik, eta bi urtean behin, Petronorren bezeroen asebetetze maila neurtzen dugu. Inkesta bidez, produktuarekin eta hornikuntzarekin, zerbitzuarekin eta arretarekin, eta barne-kudeaketarekin erlazionatutako 14 ezaugarri baloratzen dituzte gure bezeroek.

KUDEAKETA IRAUNKORRA

Iraunkortasunaren aldeko apustua

Iraunkortasunaren aldeko apustuan, Petronorrek kalitatea kudeatzeko sisteman barneratu zituen ISCC baldintzak. Sistema boluntario horrek bioerregaien ekoizpenaren kudeaketa iraunkorra du xede, Europako Batzordeak onetsia dago eta energia berriztagarriak erabiltzea sustatzen duen 2009/28/CE araua betetzen du.

 

2012az geroztik

2012az geroztik Bureau Veritas-ek sistema ziurtatu du, eta hortaz, landare-jatorria duten gasolina eta gasolio horien igorpenak modu eraginkorrean barneratzen ditu.

BETUNEN CE MARKA

2010az geroztik, betunak ekoizten ditugu

2010az geroztik, Petronorren betunen eta aglutinatzaile bituminosoen 5 kalitate ekoizten ditugu (15/25, 35/50, 50/70, 70/100 eta 160/220 betunak), 305/2011/CE Araua eta UNE-EN 12591 eta UNE-EN 13924 Arauak betetzeko xedearekin.

 

barne-kontrolez gain

Fabrikan ditugun barne-kontrolez gain, Petronorrek Lloyd’s Register auditoria enpresaren eskutik lortutako ziurtapenaren berrikuntza gainditu du Petronorrek, Europako legedia betetzea bermatuko duena. Ziurtapen horrek Petronorren merkaturatzen dituen eraikuntza produktu guztien fabrikazio prozesu osoa hartzen du: lehengaiak erosi eta gordetzetik hasi eta tangetan bildu eta zisternak kargatzeko lekuan banatu arte, fabrikazio prozesua bera barne.

Fabrikan Ekoizpena Kontrolatzeko adostasun ziurtagiria PDF (0,9 MB) Betunen CE marka PDF (7,2 MB)
 


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR