Fauna, ingurunearen aniztasun ekologikoa

Findegiko urmaelek balio biologiko handiko geroz eta hegazti gehiago hartzen dituzte, eta eremu horretako barietate ekologikoa aberasteko balio izan du azken urteetan. Ustekabeko hezegune horiek Muskiz inguruan ohikoak ez ziren animaliak erakarri dituzte, eta ohiko animalien paisaiari gehitu zaizkio.

Espezie berri horiei esker, azken hamarkadetan padurak gutxitzeak eta ehiza intentsiboak eragindako uretako eta itsasoko hegaztien galera orekatu da zati batean. Iritsi berri diren espezieen artean, koartza hauskara nabarmendu behar da, findegiko urmaeletan eztei-bidaietan eta eztei ondoko bidaietan elikatzeko eta deskantsatzeko lekua bilatu duen hegazti dotorea.

Ugaztunen artean, villano txakurra eta Enkarterrietako astoa dira eremu horretako bi animalia esanguratsuenetakoak. Lehenengoa orain hamarkada batzuk sortu zen, txakur azkar, bizkor eta sendo bat sortzeko arraza ezberdinetako txakurrak gurutzatuta. Eta bigarrena, berriz, oso erraza da ezagutzen: ilaje marroia du, eta sabelaldean eta muturrean orban zuriak, eta gehienez ere 1,30 metro neurtzera irits daiteke.
uhandrea