INGURUKO LANDARETZA ETA FLORA

Petronor findegiaren ingurune naturalean dagoen landaretza klima mesotermikokoa da (tenperatura leunak eta euri asko). Kondizio klimatologiko horiek paisaia oso berdeak eta hostotsuak sortzen dituzte, landare-dibertsitate handikoak.

Eremu horretako ohiko espezieak pagoak, haritzak, arteak, intxaurrondoak, pikondoak, bananondoak, haginak, hurritzak eta gaztainondoak dira, baita zenbait fruta-arbola ere. Landaretza aldatu egiten da zertxobait itsasoaren gertutasunaren eta lurzoru-motaren arabera, eta bi eremu bereizten dira: itsasertzekoa eta mendixketakoa.

Itsasertzeko aldeak itsasoaren eragina jasotzen du, eta, horregatik, artadi kantauriarrak, sasitza mediterraneoa, larreak eta padura-landaretza ditu. Mendixketako eremuan agertzen dira pagoak, arteak eta gurbitzak, eta tapiz berde itxura ematen diote inguruari.
barbadun-ibaia