GALLARTAKO MEATZARITZAREN MUSEOA

Euskal Herriko eta, bereziki, Muskizko findegia dagoen eskualdeko industriaren iragana meatzaritzari estuki loturik dago. Horregatik aukeratu zuten leku hori Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa egiteko. Museo horretan, meatzaritzako tresnak berreskuratu eta jaso dira, hamarkada askotan eskualdean izan den aberastasun-iturri nagusia hobeto ezagutzeko.

Museoa Gallartan dago; izan ere, Gallarta eskualdeko meatzaritza-industriaren epizentroa izan zen urte askoan. Hor ikus daitezke Trianoko mendietan aire zabalean zeuden ustiategien hondarrak; burdin mea ateratzen zuten ustiategi horietatik. Euskal Herri osoko altuera gutxienekoaire zabaleko puntuan gaude, itsas mailaren azpitik 20 metrora baitago.

Museo honen zeregina eskualdeko meatzaritza-garaiko informazioa bildu eta erakusteada, meatzaritzarekin zerikusia zuten lanetan erabiltzen ziren tresnen ondare handia geratu baita. Hala, bisitariek balio historiko handiko piezak ikus ditzakete; esate baterako, bagoi-bilduma (bakarra Espainia osoan) edo zulaketak egiteko tresnak. Meatzaritzaren Museoa Kultura Elkarteak sustatu du proiektu hau, eta horri esker iritsi da gaur egungo baldintzetara. 1986an sortu zen elkartea, eta boluntarioek osatzen dute. Iraganerako bidaia osatzeko, museoaren ondoan, Concha II meategia ikus daiteke. Gaur egun ikusteko moduan dagoen bakarrenetakoa da. Gainerakoak leheneratu edo tapatu egin dituzte. Ikuskizuna ikusgarria da, eta eskualdeko meatzaritza-garaiaren berri ematen digu oso argi.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR