Ohar legala

Webgune honetan eskaintzen den informazioa erantzukizun salbuespen-klausulari, Copyright oharrari, eta datu pertsonalen babeserako aplikatu daitezkeen arauei (erabilera-baldintzak barne) lotuta dago.

Erantzukizun-Lege-oharra

Petronor-ek ez du bere gain hartzen web honetatik kanpo eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko ardurarik. Orrialde honetan agertzen diren loturen funtzioa, erabiltzaileari gaiaren inguruan Interneten dauden beste informazio-iturrien berri ematea da, non webgune honetan eskainitako datuak handitu ahal izango dituen. Lotura horiek ez dira jomuga-lekuak bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo aholkua, eta horregatik, Petronor ez da lotura hipertestual horien bitartez lortutako emaitzaren arduraduna izango. Petronor ez da, hirugarrenen aurrean, www.petronor.eus erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkako, ekonomiko, bezero galera edo irabazi galeren arduraduna izango.

Copyright-en oharra

© www.petronor.eus, 2016 Baimendutako erreprodukzioa iturria aipatzen denean, kontrakoa adierazten ez bada, behinik behin. Erreprodukziorako edo datu testual edo multimedien erabilerarako aurre-baimena beharrezkoa den kasuetan (soinuak, irudiak, programak, etb.), baimen horrek aipatutako baimen orokorra bertan behera utziko du eta erabileran egon daitezkeen murrizketak aipatuko dira argi eta garbi.

Datu pertsonalen babesa

PETROLEOS DEL NORTE, S.A. (PETRONOR) enpresak, webgune honetan argitaratutako hainbat formularioren bitartez, PETRONORREK eskainitako zerbitzu edo sustapenetan parte hartu edo haiei buruzko informazioa nahi dutenen datu pertsonalak batzen ditu, modu boluntarioan emandakoak beti ere. Datu horiek PETRONORREN fitxategi batean gordeko dira eta erabiltzaileek erakundeak eskainitako zerbitzuen eta sustapenen informazioan sartzea eta haien parte-hartzea kudeatzea da haren helburua, eta baita erabiltzaileentzat interesgarria izan daitezkeen PETRONORREK eskainitako merkatal produktuen, zerbitzuen edo sustapenen jakinarazpenak igortzea ere. Are zehatzago, eta formularioaren arabera, erabiltzaileek emandako datu hauen erabilera zehatzak:
  • Burutu diren zozketen kudeaketa eta ondoren irabazleen nortasun-datuak webgunean argitaratzea.
  • Webgunean dauden blogetan erabiltzaileen parte hartzearen kudeaketa.
  • PETRONORREK antolatutako bisitaldien kudeaketa.
  • Erabiltzaileek egindako galderen eta iradokizunen kudeaketa.
Erabiltzaileek baimena ematen diote PETRONORRI haien datuak REPSOL Taldeko* enpresei jakinarazteko, haiek eskaintzen dituzten eta erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuen inguruko merkatal jakinarazpenak bidaltzeko. Nahitaez bete behar dira formularioetan (*) izartxoarekin adierazitako eremuak, beraz, betetzen ez badira, ezingo da eskaintzen diren zerbitzu edo sustapenetan sartu edo haietan parte hartu. Gainera, erabiltzaileek eskubidea dute nahi dutenean haien datuetan sartu, haiek zuzendu, ezeztatu edo erabilera ukatzeko, eta baita haien datuak Repsol Taldeko beste enpresei merkatal helburuekin jakinarazteko ere, postaz edo posta elektronikoz idatziz, helbide honetara: PETRÓLEOS DEL NORTE S.A. Departamento de Atención al Cliente San Martín 5-Edificio Muñatones, 48550 Muskiz, (Bizkaia). info@petronor.com PETRONORREK erabiltzaileen datuak indarrean dagoen araudia jarraituz erabiltzeko konpromisoa du, are zehatzago, (i) webgunean nabigatzen ibili diren erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiltzekoa. Izan ere, PETRONORREK datu pertsonalak edo erabiltzaileei buruzko gainerako informazioa eman ahal izango du legez haien funtzioa betetzeko herri agintariek hala eskatutakoan, dagozkien xedapenak beteaz beti ere; (ii) segurtasun neurri teknikoak zein antolaketakoak hartzea datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe erabiltzea saihesteko. Horren ildotik, Internetek egun dituen segurtasun baldintzak direla eta, PETRONORREK ezin du bermatu hirugarren batek erabiltzaileen informazioa baimenik gabe erabiliko ez duenik. Ondorioz, PETRONOR ez da hirugarrenen baten legez kanpoko erabileraren ondorioz informazioa aldatzen bada, galtzen bada edo erabiltzen bada gerta daitezkeen kalte eta ondorioen erantzule izango. PETRONORRI emandako informazioa eguneratuta egoteko konpromisoa hartzen dute erabiltzaileek. Erabiltzaileak dira emandako datuak iraungi badute, gaizki badaude edo egiazkoak ez badira PETRONORREK izan ditzakeen kalteen erantzuleak. * Repsol Taldeko enpresen zerrenda osoa eta eguneratua azken urteko Behin betiko memorian ikus daiteke, www.repsol.comwebgunean eskuragarri, “Información para accionistas e inversores” atalean.

www.petronor.eus webguneak eskaintzen dituen zerbitzuen eta edukien inguruan

Zerbitzu bat (edo eduki bat) www.petronor.eus webgunean, Interneten eskura jarritako zerbitzua edo baliabidea da, indarrean dagoen legedia, fede ona, onartutako erabilerak eta orden publikoa urratu gabe erabiltzeko. Era berean, debekatuta dago Webgunea Petrono-en edo hirugarrenen kontra legez kanpoko edo kaltegarriak diren helburuetarako erabiltzea, edo edozein modutan, kalteren bat eragin edo Webgunearen funtzionamendu zuzena ekidin daitekeenean. Petronor bi zerbitzu mota daude edo egongo dira::
  1. Informazio zerbitzuak: herritarrei, komunikabideei, enpresei, administrazioei eta gainerako arduradunei informazioa modu erraz eta eraginkorrean eskuratzeko aukera errazten die, horrekin batera Petronor-en politika eta jardueren gardentasuna eta ulermena handituz.
  2. Komunikaziorako zerbitzu interaktiboak: herritarrekin, komunikabideekin, enpresekin, gizarte zibilarekin eta aktore publikoekin harreman hobeak ahalbidetzen dituzte, eta Petronor-enekimen eta politikei buruz kontsultak erraztea ere bai.

Erabilera-baldintzak

  • www.petronor.eus webgunearen erabilera gaur egungo ohar legalean ezarritako arauek zuzentzen dute. Erabiliz gero, erabilera-baldintzak onartuko dituzu.
  • www.petronor.eus eta bere material guztia Petronor konpainiarena dira, Bizkaiko Merkataritza-erregistroan izena emanda du 1.085 liburukian, BI-249-A Orrialdea, 44 Orria, 1085 Liburukia, helbide honetan: San Martin 5-Muñatones Eraikuntza, 48550 Muskiz (Bizkaia) eta info@petronor.com helbide elektronikoarekin.
  • www.petronor.eus webgunea edo horren edozein zati, ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo edozein helburu komertzial edo gure konpainiak baimentzen ez duen bestelakorako ustiatu.
  • Materialak aldatzeak edo horiek beste helburu baterako erabiltzeak Copyright-a eta erregistratutako markaren beste eskubide batzuk urratzen ditu.
Arrazoi legalak tarteko, Petronor-ek eskatzen zaion informazioa eman beharko die eskumena duten agintariei Espainiako legeen arabera, agindu judiziala tartean dagoen kasuetan, eta hori, epaile batek erabiltzaileak legez kanpo jardun duen susmoa duenean gertatzen da soilik. Hori gertatzerakoan eta justiziarekin kolaboratzeko asmoarekin, Petronor erabiltzailaren koneksioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratu eta poliziari emango dio, aurrez legalki beharrezkoa den agindu judiziala aurkeztuta, baita konexioaren ordu zehatza ere, erabiltzaile izenak eta pasahitzak, beste datu batzuen artean. Edozein kasutan, IP helbideak eta konexio orduak erabiltzaileren batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzen dituen susmoa dagoenean erregistratzen dira soilik.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR