Empleados de Petronor en las instalaciones

HELBURUAK, GURE IKUSPUNTUA

Petronorren argi eta garbi jakin dugu hasiera-hasieratik gure jomuga nagusia zein den: Gure jarduera modu seguruan eta eraginkortasunez kudeatuta, Espainiako finketa-sektorean aitzindari izatea hartu dugu helburu.

Konpromiso sendoa ezarri dugu gure langile, bezero eta hornitzaileekin eta inguruarekin, sektorearen talde nagusian eraginkortasun- eta lehiakortasun-maila gorena lortzeko eta maila horri eutsi ahal izateko.

GEURE EGIN DITUGUN ERANTZUKIZUNAK

 

Etengabe hobetzea eta bikaintasunerantz aurrera egitea Europako EFQM (European Foundation for Quality Management) ereduari jarraituz.

Indarrean den legedia, araudien eskakizunak eta erakundean hitzartutako beste zehaztapen guztiak betez gauzatzea gure jarduerak, ingurumenari eragindako kalteak murrizteko eta prozesuak, instalazioak eta zerbitzuak ahalik eta seguruenak direla bermatzeko. Ildo horretatik, arreta berezia ematen diogu babesari, betiere langileak, kontratistak, instalazioak, gure ingurumaria eta, oro har, herritarrak gure babes-sistemetan aintzat hartuta.

Petronorren, horrenbestez, hainbat erronka hartu ditugu. Horietako bat efluenteen kudeaketari dagokio, eta, prozesu horren barruan, neurri guztiak hartu ditugu instalaziotik kanpora isurtzen den urak legeak ezarritako eskakizunak betetzeko eta, hartara, ingurumena eraginkortasunez zaintzeko.

KONPROMISO ETA PRINTZIPIOAK

 

Petronorrek -REPSOLen zein norberaren Ikuspegi Estrategikoaren arabera- bere egiten du Kudeaketan Bikaintasuna, ondorengo konpromisoan eta printzipioetan gauzatzen dena.

Dokumentua jaitsi (PDF)


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR