munatones-jauregia-petronor-egoitza

HISTORIA

Petróleos del Norte (Petronor) 1968ko azaroaren 30ean sortu zen, petrolioaren produktuak eta horien deribatuak fintzeko eta merkaturatzeko xedez.

Petronorreko hasierako sustatzaileen artean, besteak beste, Bizkaiko lau banketxe eta kutxa nagusiak (Banco Bilboko Banketxe eta Bizkaiko Banketxea % 9 banako, Bizkaiko Aurrezki Kutxa eta Bilboko Kutxa % 4,5 banako) egon ziren. Hala, bada, sustatzaile horien ekarpenari esker, kapitalaren % 28 Euskaditik bertatik jaso zuen Petronorrek.
Petronorreko kapital sozialaren zati bat betidanik Euskadiko enpresena izan bada ere, beste zenbait enpresaren mende ere egon da findegiaren beste zati bat. Hala, Espainiako Río Tinto eta CAMPSA, Ipar Amerikako Gulf Oil eta Mexikoko PEMEX izan dira Petronorreko jabekide denboraren joan-etorrian.

(Infografía) Gaur egun, berriz, partaidetza sozialaren % 85,98 Repsoli dagokio, eta gainerako % 14,02, BBK aurrezki-kutxari.

Konpainia sortu eta urte gutxira, 1972an, Iberiar Penintsulako ahalmen handieneko findegia jarri zuten bertan martxan. Findegi hori Europako garrantzitsuenetarikoa ere bazen. Faktoriak 6 milioi tona gasolio gordin prozesatzen zituen hasieran, eta, hamarkadaz hamarkada, berritzeko eta hobetzeko prozesuan izan da etengabe. Hala, 11 milioi tona petrolio baino gehiagoko negozio-bolumena du gaur egun.

Petronorrek, Muskizko Findegia eraikitzeaz batera, Bilboko superportuaren zati handi bat finantzatu zuen 70eko urteetan, eta horixe izan zen bere inguruan egin zuen lehen ekimenetariko bat. 1980ko hamarkadara iritsi arte ia geldirik egon zen arren proiektu hori (ordu arte kai-mutur bakarra eraiki zuten), Petronorrek, lehiakortasuna sendotzeko portu garrantzitsu batean jarduteak zer garrantzitsua zen jakinik, ia hasiera-hasieratik erabili zuen portua, eta petrolioa Muskizeraino garraiatzeko oliobide txiki bat eraiki zuen.

Nolanahi ere, ez zen hori izan konpainiak lehiakideetatik bereizteko erabilitako estrategia bakarra.

Bilboko Athleticekin jokalarien elastikoetan babesle agertzeko sinatutako hitzarmena izan da Petronorren historiaren beste une azpimarragarri bat; bada, Bilboko kirol talde horren 110 urteko bizitza luzean jantzietan publizitatea ezarri duen lehen enpresa izan da gurea.

Modernizatzen jarraitzeko grina bizi-bizirik dirau Muskizko instalazioetan, eta garai berriei eta merkatuen gorabeherei egokitzen jakin izan du beti. Horren erakusgarri dira Petronorrek hartu berri dituen URF (coque instalazioa) eta bioerregaien proiektuak.

IKURRAREN JATORRIA

 
 Petronorren lehen eta egungo ikurra

Merkataritza-ikurraren egilea: José Manuel Sendagorta

Petronor bere sorlekuari errotu izan zaio beti, eta jatorri horri gorazarre egiteko asmoz, P koskaduna hartu zuen merkataritza-ikurtzat, Muñatones gazteluko, almenen adierazgarri. Izan ere, findegiaren ondo-ondoan dago 1339ko gaztelu hori, Muskizko udalerrian.

Berunik gabeko erregaia

Teknologiaren aldeko bete-beteko apustua egin izan du betidanik, eta, bide horretatik, besteak beste, berunik gabeko gasolina ekoitzi zuen Espainiako lehen findegia izatea lortu zuen Petronorrek 1986an.

Petronorreko 370 gasolindegi

Handik gutxira, 1987an, CAMPSAren monopolioa amaitzeaz batera, beste mugarri bat ezarri zuen Petronorrek: lehen gasolindegi-zerbitzuak jarri zituen abian. Gaur egun 370 gasolindegi inguru kudeatzen ditu Repsolek.

Findegiko tximini eta deporituak

1972

Iberiar Penintsulako ahalmen handieneko findegia eta Europako garrantzitsuenetarikoa
Petronorren gasolindegia

1986

Berunik gabeko erregaia ekoitzi zuen lehen espainiar findegia
 Petronorreko publizitatea zeraman Athleticeko kamisetaren aurkezpena

2008

Atheliceko kamisetan publizitatea jarri duen lehen enpresa
Inauguaratu zenekoa

2013

URF jartzen da martxan, Euskadin inoiz egin den enpresa inbertsiorik handiena


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR