NEPXUS PROIEKTUA

Petronorren barne aldeko irudia

NEPXUS proiektua iragan udan hasi zen eta 2015eko bukaerara arte jarraituko du, eta merkatuaren baldintzak aldatzen doazela eta, hari egokitzeko eta egunez egun areagotzen doan lehiakortasunari erantzuteko sortu zen. Helburu nagusia analisiak gauzatzeko eta erabakitzeko gaitasuna areagotzea da, guztien artean, findegiaren marjina handitzeko. Era berean, Petronorrek taldearen gainerakoekin integrazio handiagoa lortuko du eta lanerako tresna berriei egokitu beharko zaie.

Xede horrekin, plangintza, finketa prozesuak eta prozesuaren kontrola eraldatu dira. Are zehatzago, plangintza zentralak bere ekoizpen-ereduan sartzen ditu Repsol Taldeko 5 findegiak eta bakoitzaren berezitasunak optimizatzen ditu horrela. Horrez gain, findegi guztien irizpideak eta prozesuak homogeneoagoak izaten dira.

ONURAK

 
  1. Plangintza, programazio eta burutze prozesuen integrazioa.
  2. Prozesuen eragiketen eta ekoizpeneko arazoen kontrola sendotzea, eta baloratzea.
  3. Negozioaren estrategiaren ildo berean dauden adierazleen identifikazioa eta haien jarraipena errazten du.
Logotipo de nepxus
NEPXUS proiektuak findegiaren analisi ahalmena hobetuko du


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR