SMARTWATCH

Purgadores

Lurruna findegiko prozesuetan gehien erabiltzen den energia formetako bat da eta, ondorioz, bere kontsumoa murriztea da haren energia efizientzia areagotzeko, CO2 isurpenak murrizteko eta, gainera, eragiketen kostua txikiagotzeko prozedura egokienetako bat.

Lurrun sareak optimizatzeko, findegian dauden milaka purgadoreen mende dago, haiek kanporatzen baitute lurrun sarean kondentsatzen dena. Smartwatch sistemak purgadore horien funtzionamendu zuzena bermatzen du, eta horietako bakoitzean haien funtzionamendu zuzena eragiten duten aldagaien jarraipena egiten dute.

Smartwatch sentsore horien oinarrizko funtzionamendua erraza da. Batetik, ultrasoinu bitartez kokatzen dituzte purgadoreen bitartez ihes egiten duen eta efizientzia galerak eragiten dituen lurruna. Bestetik, kondentsatuaren ebakuazioko tenperatura hautematen dute, buxadurak saihesten dituzte eta purgadore biotermostatikoetan erregulatzeko aukera ematen dute. Horrela, % 8 areagotzen da efizientzia energetikoa. Gainera, parametro horiek guztiak Smartwatchweb deritzon aplikazio batean gelditzen dira erregistratuta eta berehala aurki daitezke gaizki dabiltzan purgadoreak horri esker.

SISTEMAREN ABANTAILA NAGUSIAK

 
  1. Efizientzia energetikoa areagotzen du
  2. CO2 isurpenak gutxiagotzen ditu
  3. Plantaren eragiketak hobetzen ditu
  4. Mantentze-lanen kostuak murrizten ditu
Reboiler berria
Reboiler berria. LCO-ren pump around zirkuituak atmosferarako isurpenak eta erregaiaren kontsumoa murrizten ditu.


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR