Areatzako hondartzako urruburuak

Areatzako hondartzaren are-haitzezko hondoetan egon ohi den arrainetako bat da urraburua, kostalde osoa taldeka zeharkatzen duten arrainetako bat. Ibaien estuarioetan sartzen da eta horrek bihurtzen du eurihalinoa. Mota guztietako hondoetan aurki badaiteke ere, nahiago ditu arezkoak, alga ugari dituztenak, eta sarri muskuiluen bila hurbiltzen dira itsasautsietara.




Egunez aktiboa da, baina izaera beldurtia eta fidagaitza du. Gauez, arean,albo baterantz etzaten da atseden hartzeko. Asko hermafrodita proterandrikoak dira, hau da, jaiotzen direnean harrak dira eta zahartu ahala bihurtzen dira emeak.

Udaren bukaeratik udazkenaren erdira arte ugaltzen dira. Kostaldetik gertu erruten dute, aintzira gazietatik barrena hurbiltzen direnak. Haien arrautzak eta larbak flotatzen egoten dira eta fitoplanktonaz elikatzen dira jaitsi arte eta estuarioetako sakontasun gutxiko hondoetara joaten diren arte.

Krustazeoez, anelidoez eta moluskuez gain, hagin formako hortzekin txikitzen dituenak, urraburuak, zeinak 70 zentimetroko luzera izan dezakeen eta bost kilo baino gehiago pisatu, algak ere jaten ditu, udaberrian batez ere.

Euskal kostaldean, urraburuak hainbat ibairen estuarioetan gora joaten dira (Nerbioia, Bidasoa, Gernikako ibaia), baina ikusi denez, ale handiak gero eta gutxiago hurbiltzen dira sakonera gutxiko kostaldeko uretara. Atlantiko tropikaletik Britainia Handira eta Mediterraneo itsasoraino aurki daiteke.

EZAUGARRIAK

Urraburuak (Spartus auratus) gorputz luzanga du, altua eta estua, ezkata oso txikiekin estalitakoa. Masailetan ere ezkatak ditu eta alboko lerroan 75 eta 85 bitartean zenbatu daitezke.

Bizkarraldean gris edo berde kolorea du. Alboetan, aldiz, zilar kolorea. Ezkaten lerroei jarraitzen dizkieten lerro estuak ditu luzeran.Ezkaten atzeko ertzaren pigmentazioaren arabera, txandakatzen doazen gris edo urre koloreko lerroak ditu. Bi begien artean, oso markatuta du urre koloreko lerro bat eta kolore bereko hainbat orban ditu sakabanatuta, begien goian eta kokotean.

Operkulu bakoitzaren gainean, aurpegien hasieran, orban beltz bat du eta beste bat alboko lerroaren hasieran. Sabelaldeko hegatsak zuriak dira, isatsekoa grisa eta gainerakoak arre kolorekoak.

Helduek burua eta bizkarraldea zertxobait ganbila dute, baina ahoaren gainera jaisten da bat-batean ale gazteetan.

 

 

BITXIKERIAK

17776_252_Z_2

Ahoan ezpain lodiak ditu, nahiz eta nahiko txikia izan eta ez du ebakortzik. Aurreko aldean, baraila bakoitzaren aurrean, handiagoak diren eta zakurrenenak bezalako bi edo hiru pare hortz ditu.

Goiko barailan, behekoa baino zertxobait aurrerago dagoena, lau edo bost lerro hortz daude, hagin formakoak. Behekoan lerro bat gutxiago dute eta azken hortz obal eta handiak dituzte hiru edo lau lerrotan.

Ahoaren barruak forma ahurra du eta horri esker elikatzeko harrapatzen dituen moluskuen kusku babesleak errazago txikitzen ditu.