pulpo1

‘Areatza’ko olagarroak

Urte askotan, Areatzako hondartzaren harkaitzak euskal kostaldeko olagarro kopuru handiak zituzten lekuen artean egon da. Kobaroiko itsas amildegiek, eta baita Astroiko harrizko hondartzak ere, gure kostaldeko biztanle bitxienetariko bat hartu dute, olagarroa, hain zuzen ere.




Gaur egun, kostalde osoan bezala, gutxiago dira, handienak bereziki, baina hondartza honetan, olagarroa oraindik ohiko biztanlea da eta, zenbait garaitan, udaran esaterako, ugaria gainera.

Zefalopodoen klasean sailkatutakoa - 730 espezie oraindik bizirik eta beste 10.500 fosil- eta oktopodoen ordenekoa, zirkulua osatzen duten zortzi gorputzadar dituztelako buruaren ondoan, olagarro arruntak (Octopus vulgaris) sei kiloko pisua eta ia bi metroko luzera izan ditzake. Begi bikainak ditu eta, konbergentzia funtzionalari esker, ornodunenen antzerakoak dira. Baina haiek ez bezala, alderantzizkoak dira, hau da, erretinaren zelulak argi iturriaren alderantz egon beharrean, pigmentuzko geruza baterantz daude eta, ondorioz, argia zuzenean jasotzen dute.

Haien gordelekutik kanpo, oso ahula da eta, defendatu ahal izateko, duen indar guztia askatzeko, oinarri bat behar du. Izan ere, ere zortzi tentakuluek 2.500 bentosa inguru dituzte, funtzio aldetik guztiz bereiziak: bizkarraldekoak arakatzeko eta presioa egiteko erabiltzen ditu; sabelaldekoak, aldiz, oinarriari eusteko eta indarra bikoizteko. Era berean, bentosa guztiak haien itsasgarritasuna areagotzen duen adarkizko eraztun batek eusten ditu. Bata bestearen independenteak dira, bakoitzak bere giharrak eta nerbioak baititu.

Arrek beste tentakulu txiki bat ere badute, hektokotileoa, kopulatzeko organu gisa erabiltzen dutena, handik isuritzen baitute beraien hazia.

Gainera, harrapakariek ikus ez dezaten, edo haren harrapakinak harrapatzeko, haren inguruneko kolore berbera hartzen du segundo batzuen buruan, eta bikain kamuflatzen da nahi duen forma eta kolorea hartzeko mekanismo konplexu bati esker, ez ikusmenarengatik, pertzepzio fisiko-kimiko batzuen ondorioz baizik, haien bentosen ukimenarengatik, besteak beste. Gero, bere kromatoforoek hartzen dute behar duten kolorea.

Bizimodua eta ohiturak

Olagarroa, eboluzioarekin bizkarrean zeraman oskola galdu duena, harkaitzezko hondoan dauden zuloetan eta lapitzetan ezkutatuta bizi da eta handik, elikagai dituen animaliak dauden ikusten du: arrainak, krustazeoak eta moluskuak. Harrapakin bat ikusi bezain laster, bere ezkutalekua uzten du eta haren gainera botatzen da azkar, bere tentakuluekin inguratzen du eta bentosekin eusten dio. Harrapakina zapaldu eta ahora eramaten du. Gero, bere baraila gogorrekin zatitzen du, listuaren guruinetatik isuritzen duen eta harrapakina geldiarazten duen toxina bat botatzen duen bitartean. Harrapakina hildakoan, pixkanaka irensten du. Udan, kostaldera hurbiltzen da erruteko, eta hondartzen ertzetara ere iristen da. Krustazeoak eta moluskuak dira haren elikagai nagusiak.

BITXIKERIAK

pulpo2Olagarroek erraz aldatzen dute kolorea, inguruko estimuluekin edo psikikoekin. Horrela, haserretzen direnean, gorputz osoan zehar, hodei arren-gorrixkak diren edo erdia morea eta ertz gardenak dituzten hodeitxoak sortzen zaizkio bat batean. Horiek, eta kolorezko lerroak, gorptz osora doaz azkar, taldekatu egiten dira, loditu, eta gorputza kolore gorrixka hartzen doa, haserre badago, edo zurixka, beldurturik.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR