encina-joven-355x256

Artea

Oraindik ere Petronor findegiaren inguruan ugaria da Kantauriko artea. Antzina askoz ere ugariagoak baziren ere kantauriar isurialdean, gaur egun gero eta gutxiago dira egoera onean dauden kantauriar artadiak. Artea (Quercus ilex), zurbeltz ere esaten zaiona, zuhaitz hostoiraunkorra da. Lurretik hurbil ditu adarrak, adaburu dentsoa, zabala eta irekia eratuz, biribildua. Enborra gogorra du, arre beltzaxka koloreko plaka txikiz osatutako ritidomarekin estalita dagoena, eta sustrai-sistema sakon eta hedatua dauka.




Hostoek hiru edo lau urte iraun ditzakete zuhaitzean eta luzeak eta estuak edo obalatuak izan daitezke, arantza modukoekin edo ertza ondulatu edo lauekin. Gainaldetik latzak dira, distiratsuak eta berde beltzaxka kolorekoak. Azpialdea, ordea, ilaunduna eta berde grisaxka kolorekoa. 2 eta 7 cm bitarteko luzera dute eta 2 eta 4 cm bitarteko zabalera.

Arren gerbak horiak dira eta adartxoetatik zintzilikatzen dira multzo handiak osatuz. Lore arrek, oso ikusgarriak ez direnak, 3 eta 7 pieza bitarteko perigonioa eta hainbat estamine dituzte, kopuru aldakorrekoak. Emeak bakarka egoten dira edo bizpalau loreko multzoetan, estilo dibergenteak dituzte eta gorrixka koloreko eta kali formako estigmak.

Ezkur luzanga eta zorrotza du fruitu gisa. Ezkata estutuak eta iletsuak ditu kupulan. 2 cm edo gehiago luze dira eta bakarka daude edo bizpahiruko multzotan, ezkatazko kapsula sakonekin estalita. Berde argi kolorekoak dira eta pedunkulu labur batetik ateratzen dira. Gaztainen antzerako zaporea dute, baina mingotsagoak dira.

Encina

Sustrai nagusi bat du, luzea eta sendoagoa, eta hainbat alboko sustrai ditu, herrestariak eta adarkatuak.

Artea
Bi azpiespezie aurki ditzakegu Euskadin, Quercus ilex ilex eta Quercus ilex rotundifolia.

Quecus ilex ilex-ak 30 metroko altuera eduki dezake, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean bizi da. Adaburua ez da oso dentsoa izaten, eta hostoak lantza formakoak eta luzanga-lantza formakoen artekoak, hazten daudenean, zerradunak. Karedun lurrak nahiago izaten dituzte eta mendi-mazela eguzkitsuetan egon ohi da.

Quercus ilex rotundifolia, aldiz, txikiagoa da, 8 eta 15 metro bitartekoa hain zuzen eta Arabako hegoaldean bizi da. Adaburu dentsoa eta biribildua du, eta hostoak biribilak eta lantza formakoen artekoak, jaiotzen direnean arantzak edo hortzak izaten dituztenak. Extremaduran, honen ezkurra txerriak elikatzeko erabiltzen dute.

MILA URTERA ARTE BIZI DAITEKE

Oso luze iraun dezake arteak, milurteko osoa bizi daiteke eta. Udaberrian botatzen ditu loreak eta ezkurrak udazkenaren erdialdera heltzen dira.

Itsas mailaren eta 1.500 metro bitarteko altitudeetan bizi ohi da. Edonolako lurretan aurkitu bada ere (buztintsuetan edo konpaktuetan ezik), pixka bat basikoak diren eta urtean 500 mm eta 700 mm bitarteko prezipitazioak dituzten lurrak, zerbait eguzkitsuak direnak, nahiago izaten ditu. Udako lehorteak oni jasaten ditu eta suteei ere aurre egiten die, sustraitik ernaberritzen da eta.

Artea
Artea, Zeusen, zelten eta druiden zuhaitza sakratua, klima lehorretan zuhaitz nagusia da. Horregatik, Mediterraneoko arro guztian zehar banatzen da eta Frantziako, Espainiako eta Marokoko isurialde atlantikoraino hedatzen da mendebaldetik.

 

 

BITXIKERIAK

Encina

Zuhaitz honen zura gogorra da, dentsoa eta lantzeko zaila, eta erraz flotatzen du. Lehortzen denean okertu eta pitzatu egiten da eta horregatik ez da oso erabilia.

Baina ona da sua egiteko eta ikatz begetala egiteko. Tanino ugari ditu azalean eta bere ezkurrak oso onak dira txerriak elikatzeko. Artearen fruituarekin hazitako txerriek kalitate hobeagoko urdaiazpikoak ematen dute. Horregatik, sarri arteak landatzen dira txerriek eta ardiek han bazka dezaten. Artearen ezkurrekin pattarrak ere egiten dira.