zorro1

Azeria, biztanle azkarra

Petronorreko findegiaren inguruko mendietan ugaztun ederrenetariko bat bizi da, azeria. Azkarra eta orojalea dela eta, ugarienetarikoa ere bada ingurune honetan.




Gutxi izan dira azeriak bezalako hazkunde demografiko ikaragarri handia izan duten harrapariak. Bere elikadurari esker, gizakiaren jankide bilakatu da eta, gizakiak haren etsai naturalak gutxitu dituela eta, asko hedatu da azeria. Horrez gain, klima, dieta eta biotopo guztietara ohitzeko gaitasun bikaina kontuan izanik, ez da harritzekoa Artikoko tundratik hasita Mediterraneoraino bizi ahal izatea.

Horren hedatua dagoela eta, 35 azpi-espezie bereizi dira, tamaina eta kolore desberdinetakoak. Talde berean ere azalaren kolorea alda daiteke.

Bere ile gorrixka ederra, bere belarri luze eta zutak eta bere begi biribil eta argiak, zein mutur zorrotzak azeria oso erraz bereizten den animalia bihurtzen dute. Aski ezaguna da haren zuhurtzia, adimen ikaragarria baitu eta oso zentzumen zorrotza. Ondorioz, ehizako zakurrik onenak bezala arrastoa jarraitzeko oso gai da, eta haren ikusmen bikainari esker, gauez ere bereizten ditu objektuak.

Bere eremuan, azeria, bohemioa eta bakartia, estalaldian ezik, ez da animalia lagunkoia. Oro har, kilometro karratu gutxi batzuetako eremuan ibiltzen da, jana aurkitzen badu behintzat.

Egunsentian aritzen da gehienbat eta gauean zehar ere bai, baina ez da arraroa egunez leku lasaietan ere ikustea, neguan gehienbat.

Ezustean harrapatzen ditu bere harrapakinak; karraskariak, intsektuak (horien artean kilkerrak, matxinsaltoak eta kakalardoak), zenbait fruitu eta sarratsa ere ditu gogoko.

Araldia

Abenduan hasten da azeriaren araldia. Nahiz eta hotz handia egin, ez du gauez zein egunez, intimitatean, estalketa burutzen du.

Gero, emeak erditzeko leku bat aukeratuko du, haitzen artean dauden arrailetan oro har. Han, ohe xume bat prestatzen du, bere sabeletik kendutako ileak ere erabiliz.

Abenduaren bukaeran estaldutako azeriek otsailean erditzen dute, bi hileko ernaldia dute eta. Gehien atzeratzen direnak, apirilean erditzen dute, baina uda hasieran oraindik oso gazteak diren kumeak zituzten gordelekuak ere aurkitzen dira noizean behin.

Erditzen dituzten kumeen kopurua eskura duten janaren araberakoa da, haien ugalkortasuna amak ongi elikatuta dauden edo ez daudenaren arabera aldatzen baita.

zorro2Oro har, 4 eta 6 azeri bitartean edukitzen dituzte –nahiz eta 11 ahal izan-. Begiak itxita jaiotzen dira, eta oso kolore iluna izaten dute. Zortzi egunetara, begiak irekitzen dituzte, eta hile batera, gordelekutik ateratzen dira. Etengabe jolasten dira txikiak, eta jaio zirenetik hiru hile igaro diren arte, ez dute edoskitzea uzten. Oro har, emeak elikatzen ditu kumeak, aitak ere batzuetan laguntzen duen arren.

Handik hile batzuetara, zuhaitzen hostoak erortzen hasten direnean eta udazkenaren lehenengo adierazleak basoan ikusten direnean, gazteek haien gordelekua uzten dute eta amaren etxetik urruti joaten dira. Negua iristen denean, ia hamar hile dituztela, kumeak dagoeneko helduak dira, sexualki, baina ugaltzen ez duten emeen kopurua oraindik oso handia da.

BITXIKERIAK

zorro3Ehizara ateratzen denean, segurtasunari erreparatzen dio gehienbat, beraz, objektu berriez edo ezezagunez ez da fidatzen. Gose handia duenean bakarrik uzten dio horren zuhurra izateari.