JULIA

Dontzeila, espezie hermafrodita

Areatzako Hondartzako haitz eta arezko ertzetan kostaldeko eta euskal kostalde osoko arrain txiki ugarienen artean, harkaitzetakoak, dontzeila dago (Coris julis), 14 eta 16 zentimetro bitartean neurtzen dituen baina 30 zentimetrora irits daitekeen kolore ederreko arrain polita.




Labrido hau hermafrodita proteroginoa da. Haien bizitzaren lehenengo zatian ale guztiak emeak dira, baina denborarekin, ia denak bihurtzen dira ar.

Haien bizitzaren etapa batean aldi berean izan daitezke ar eta eme, baina ezin dute bere burua ernaldu.

juliaUdan ugaltzen dira. Arrek haien espermarekin ihinztatzen dituzte emeek uretara kanporatu dituzten arrautzak eta uraren gainazalera igotzen dira. Handik 4 edo 5 egunetara, arrautzak eklosionatu eta bizimodu pelagikoa izaten dute bi hilez edo, zeinetan fitoplanktonez eta zooplanktonez elikatzen diren. Gero, kostaldeko hondoetara jaisten dira.

Dontzeila lerrokatuta dituen hortz zorrotz eta indartsuak dituen harrapari jatuna da, eta arintasunez bilatzen ditu krustazeo, anelido eta molusku txikiak hondoko zuloetan bilatzen dituenak. Atlantiko osoan bizi da, Marokotik Norvegiaraino, eta han oso ugaria da. Mediterraneoan ere bizi da.

¿NOLA BEREIZI?

Oso gorputz mehea, luzea eta trinkoa du dontzeilak, eta bere burua estaltzen ez duten ezkata txiki batzuk ditu. Aurpegi zorrotza du, aho txikia eta ezpain lodiak. Bi lerro hortz ditu, bigarrena ikusi ere egiten ez dena. Brankien irekidurak oso txikiak dira, arezko hondoei egokitzearen ondorioz, agian, horrela, brankietan are asko ez sartzea lortzen dutelako.

JuliaDimorfismo sexual oso argia du eta sexuaren araberakoa da bere gorputzeko kolorea. Arrak berde edo laranja kolorekoak izan ohi dira, edo arre edo horixkak, eta laranja koloreko zerrenda dute luzeran, eta bularreko hegalaren atzean orban beltza. Emeek, aldiz, kolore arrexka izaten dute.

Dontzeila taldetan bizi da haitz eta arezko ur hondoetan, sarri gau osoa ematen baitu arearen azpian. Udan sakonera txikiko hondoetan aurki badezakegu ere, bi metroko sakonera baino handiagoetan, (gazteak direnean, bereziki), negua iristen denean, beherago jaisten dira, eta 90 metroko sakonerara iritsi daitezke.

BITXIKERIAK

julia

Ilunabarrean, asko arearen azpian sartzen dira haien harraparietatik babesteko. Hurrengo egunean, isatseko hegalari eragin eta lurretik ateratzen dira, bat batean.

Neguan, uraren tenperatura asko jaisten denean, egunaren zati handi bat hondoan egoten da.