lechuza

Hontz zuria, gaueko erregina

Ikusteko zailenetariko eta urrienetariko bat den hegaztia oraindik ere Petronor findegiaren inguruan bizi dena, gauez bizi den hontz misteriotsua da. Aldiz, egunez ikusten badugu, oso ederra den hegaztia dugu, superstizioko beldurra eragiten duenarekin zerikusirik ez duena. Luma dotoreak eta finak ditu, 35 cm luze izan daitezkeenak, orban gabeko kolore zuria edo krema kolorea du, eta sabelaldean zein bularraldean zenbait orban ditu. Hegoak eta bizkarraldea urre-gorrixka kolorekoak dira eta gris edo gorri koloreko orbanak dituen luzapena du.




Eguna igarotzeko babeslea bilatzen duenean, leku lasaia, isila eta iluna bilatzen du hontzak. Argitasun gutxiko lekuak onartuko ditu, asko jota, lo egin ahal izateko, ezin baitu argia jasan. Bere etxea aukeratutakoan, urteetan bizi daiteke han.

Egunez, atseden hartzen ari denean, gorputza zutik dauka eta lumak hari itsatsita, begiak erdi-itxita eta aurpegiko lumak zutik, bihotza eratzen.

Lechuza

Gaua iristen denean, bat-batean, bere jarrera eta bere itxura aldatu egiten dira. Ehizatzeko garaia da. Mamu zuria bailitz, bere atseden-lekua isilean utzi eta zelaietarantz abiatzen da hegan. Sarri, altuera baxuan egiten du hegan, harrapakinik dagoen ikusteko, haren mugimenduarengatik. Gainerako harraparien bezala, harrapakinak aurkitu eta harrapatzeko gai da, karraskariak eta satitsuak gehienbat, haiek egiten duten zaratarengatik.

Harrapariak txikitu eta haiek jaten dituenean, hontzak atzera botatzen ditu lumak, eta bere aurpegiko diskoa garbi geldituko da; orduan ikus daiteke bere moko sendoa.

MARTXOAN HASTEN DA ARALDIA

Martxoaren hasieran hasten da hontzen araldia eta arrek zurrungak diruditen zaratak egiten dituzte etengabe. Emeei harrapari ugari eramaten dizkiete, gehiegi askotan, eta han gelditzen dira, soberan, pilatuta. Ez dituzte habiak egiten,ganbara bateko lurrean edo zuhaitzen barrualdean uzten dituzte arrautzak. 4 eta 8 bitartean jartzen dituzte, baina 11 ere izan daitezke janari asko eduki duten urteetan.

Emeak egiten du txitatze osoa, 30 eta 40 egun bitartean irauten duena, eta arrak elikatzen du hau. Gutxitan uzten du habia.

LECHUZA

Arrautzak irekitzen direnean, hontz gazteak azaltzen dira, luma zuri lodiz estaliak. Handik bi astera, beste luma batzuk ateratzen zaizkie, ugariagoak, eta lur kolorekoak. Kumeek 40 egun dituzten arte ez zaizkie erortzen. Gero, helduen lumak ateratzen zaizkie betirako.

Haien garapena mantsoa bada ere, gaueko harrapari hauek ongi elikatuta badaude, jaio eta 70 edo 80 egunera hegan egiteko gai dira kumeak; baina haien etxearen inguruan jarraituko dute aste betez edo bi astez. Gero, independizatu egiten dira eta noranahi sakabanatzen dira nonbaiten gelditzeko elikagai adina dagoen lekua bilatzeko.

 

 

BITXIKERIAK

Lechuza

Hainbat kondaira bereziren protagonista, lamien eta sorginen lagun mina eta, sarri, izaki ilun eta zorigaitzeko zela pentsarazi duena, heriotzarekin lotuta zegoelakoan, hontza oso hegazti misteriotsua da, hegaztien artean gehiena. Gauez egiten du hegan, isilean, zuhaitzeko hostoa erortzen den bezala; bere uhuriak gaueko mundu beldurgarriarekin lotzen dugu; bihotz itxura duen aurpegi goibela, ilargiaren argiaren azpian zilar kolorea hartzen duena, eta nekazal kanpai-dorreetan eta ganbaretan babesten dela eta, gero eta handiagoa egin du gizakiak hari dion beldurra.