avellano

Hurrondoa

Petronorreko findegiaren inguruko basoetan dauden, sarri Barbadun ibaiaren ertzetatik oso hurbil, zuhaitzetako bat da hurrondoa. Adakera handia, zabala eta trinkoa duen zuhaitza da -baldintza egokietan hasten bada-, oinarritik ateratzen zaizkio adarrak, beraz, oso gutxitan edukiko du enbor nagusia ongi definituta.




Lehenengo urteetan, sustrai zuzen eta labur bat du hurrondoak, baina 3 edo 4 urterekin sustrai sekundario ugari garatzen ditu. Hostoak txandakatuak ditu, erorkorrak, zertxobait iletsuak eta ukitzeko latsak, obalatuak eta ertzetan hortzak ditu. 5 eta 10 zentimetro bitarteko luzera dute.

Ar loreek buruxka zilindrikoak, zintzilikatzen direnak eta horixkak dira, 8 eta 10 zentimetro bitartekoak eta neguan ateratzen dira. Lore emeak oro har binaka egoten dira, adaska hostotsuetan oro har, eta ernamuin oboideak eratzen dituzte. Haien arteko ezkaten artean, loreak ateratzen direnean, puntatik filamentu gorriak edo estigmak ateratzen dira.

1 avellana fruto

Bere fruituak, hurrak, puxikaren antza du eta gorrixka arre kolorekoa da. Azpitik hosto itxuradun inbolukruak inguratzen du, horztun txano bat dirudiena, berde kolorekoa, arre bihurtzen dena fruitua heldutasunera iritsi ahala.

Haziak kotiledoi lodi, mamitsu eta oliotsuak ditu. Haziaren bitartez ugaltzen denean, pixkanaka eta ziurtasun askorik gabe hazten da. Baina urtadar bitartez edo sustraien bitartez, gehienbat, ere ugaltzen da.

4 eta 6 metro bitartean izaten baditu ere, 8 metroko altuera ere eduki dezake eta 2 edo 3 metroko perimetroa.

Sustraiko urtadarretatik abiatuz oso azkar hazten den espeziea da, lehenengo urteetan gehienbat; baina gero hazkuntza motelduz doa.

120 urtez bizi daiteke hurrondoa.

Neguan botatzen ditu loreak, urtarrilaren eta apirilaren bitartean, eta abuztutik urrira lortzen dute heldutasuna fruituek.

400 eta 1500 metroko altitudean dauden lur aske, fresko eta kerizpekoetan aurki daiteke gehienbat. Argi asko behar ez duen espeziea da. Urteko 600 mm-ko prezipitazioak behar izaten ditu, baina ezin da lur alkalinoetan bizi. Neguko izozteak ongi jasaten ditu eta, sarri, ur-lasterretatik hurbil egoten da ibai ertzetako basoa osatuz.

Erdialdeko Europan zein Mendebaldean eta Asia Txikian jatorria duen espeziea da.

Euskadin, iparrean ugari dago, baina ez hegoan.

ERABILERAK

3 avellano troncoEgur gogor eta malgua du eta horregatik, arotzerian edo erregai gisa erabiltzen da.

Azala idorgarri gisa erabiltzen da eta hostoek hodiak uzkurtzeko propietateak dituzte.

Urtadarrak malguak eta elastikoak dira eta kupelen uztaiak, saskiak, makilak eta abar egiteko erabiltzen dira. Fruitua, hurra, oso elikagarria da eta oso estimatua sukaldaritzan.

 

BITXIKERIAK

5 avellano

Azal leuna du gaztetan eta arre-gris kolorekoa, baina adinarekin hausten hasten da.

Glandulak dituzten ile gorrixkez daude estalita adartxoak eta ernamuin oso txikiak ditu, kamutsak eta arre kolorekoak.

Lehenengo urteetan, sustrai zuzen eta labur bat du hurrondoak, baina 3 edo 4 urterekin sustrai sekundario ugari garatzen ditu.