Kabrarroka beltza, mimetiskoan txapeldun

Areatzako hondartzaren ertzetako eta euskal kostalde osoko haitzez betetako itsas hondoko haitzen pitzadurak dira kabrarroka beltzarentzat (Scorpaena porcus) habitat onena. Kabrarroka beltza, arrain bentonikoa, kabrarroka gorriaren (Sscorpaena scrofa) oso antzerakoa haitzen eta algen artean geldirik egoten da eta bikain nahasten da ingurunearekin han.




Han egoten da bere harrapakinak noiz iritsiko zain, kiskilak, karramarroak edo arraintxo txikiak nagusiki, gertu daudenean bat batean haien gainera jauzi egiteko. Badaki ikustea oso zaila dela eta horregatik da beldur gutxien duten arrainetariko bat.

Sarri, urpekariak hari asko hurbildu daitezke eta ez da ezer ere ez beldurtzen. Bizkarraldean, operkuluetan eta uzkian dituen arantza altzairatu eta pozoitsuz osaturiko babes-sistemak ere laguntzen dio konfiantza hori edukitzen. Arantzaz betetako erradioen aurreko ertzean dituen zuloetan dituen guruinetan sortzen da pozoia.

Kabrarroka beltzaren ziztadak zenbait ordu irauten dituzten min gogorrak eragiten ditu gizakian eta, batzuetan beherakoak, konbultsioak, sukarra eta bihotzeko erritmo baxua eragiten ditu.

Kabrarroka beltza udaberrian eta udan ugaltzen da (maiatzaren eta abuztuaren artean). Uraren azalera ateratzen dira arrautzak eta planktonean egongo dira, bizitza pelagikoa egiten, eklosionatu arte. Planktonaz hainbat astetan elikatu ondoren, larbak kostaldera hurbiltzen dira eta kostaldeko uretan egiten dute igeri, azkenean, hondoratu eta bizitza sedentarioa egiteko.

Kabrarroka beltza kostaldetik hurbil dauden haitzez betetako zonetan eta haitz eta are artean bizi da, 3 eta 40 metro bitarteko sakoneretan. Neguan, kabrarroka gorriak bezainbeste jaisten du. Legarra eta lokatza duten zonetan ere bizi daiteke.

Euskal kostalde osoko haitzezko hondoetan bizi da, estuarioetako ur gazietatik hurbil daudenetan gehienbat, bestak beste, Txingudi, Urdaibai, Bilboko Abra edo Barbadun...

Atlantiko osoan aurki daiteke, Senegaletik hasi eta Bizkaiko Golkoraino eta Mediterraneoraino.

4rascacio

EZAUGARRIAK

Kabrarroka beltzak gorputza sendoa eta trinkoa du. Kolorea bat baino gehiago izan daiteke, baina gainerako kabrarrokak gorriagoak izaten dira. Gaztaina kolorea izaten dute, orban ilunak bizkarraldean eta arrosa argi kolorea sabelaldean. Beste batzuetan, gorri gris edo gorri arre kolorekoa izaten da eta badira guztiz beltzak direnak ere.

Kabrarroka gorriak (Scorpaena scrofa) baino ezkata txikiagoak izaten ditu ), zabalak baino luzeagoak. Orbitako gandorretan ez du ezkatarik –luzakin dermikoak ditu haien ordez-. Barailaren azpian azalaren tolesdurari ez du.

 

 

BITXIKERIAK

3rascacioEzpain lodi eta lerroak osatzen hortz zorrotzak ditu kabrarroka beltzak, bandatan eta txarrantxak osatzen, aho handi batean. Beheko baraila aurrerago dago goikoa baino, gainerako eskorpenidoetan ere gertatzen den bezala. Bere gorputzaren bizkarraldeko profila kabrarroka gorriarena baino askoz ere ganbilagoa da.

Isatseko pedunkuluaren muturrean orban argi bat du eta hegaletan orban gorriak, arreak eta argiak izaten ditu. Bizkarraldeko hegaletan eta isatsekoetan, zein operkuloetan, guruin pozoitsuei konektatuta dauden arantzak dituzte.