Barbadun ibaiko izokinen bizitza

Mendiko erreka txikietan jaiotzen dira, eta, makina bat ur-jauzi eta urlo saihestu ondoren, Mayor edo Barbadun ibaiko izen hori hartzen du ibaiak bokalean izokinak.




Mendiko erreka txikietan jaiotzen dira, eta, makina bat ur-jauzi eta urlo saihestu ondoren, Mayor edo Barbadun ibaiko izen hori hartzen du ibaiak bokalean izokinak, itsasoaren deiak erakarrita, ibaian behera etortzen dira apenas bi urte bete dituztenean. Hogei bat zentimetroko luzera izaten dute orduan. Bizpahiru urte geroago, jada heldu direla, ibaian gora abiatzen dira, eta jaio ziren erreka berberetara itzultzen, arrautzak errutera, espezieari iraunarazteko asmoz.

Barbadun eta Lea ibaiak dira arrainen erregeak izokin gutiziatuak duten Bizkaiko ibai bakarrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak 1995ean hasi zituen birpopulaketei esker. Izan ere, XIX. mendearen erdialdera desagertu zen izokina hemengo ubideetatik, lehenengo presak egin zituztenean. Oraindik ez dago izokin askorik, baina urtetik urtera geroz eta ale gehiago itzultzen dira ugaltze-lanetara.

Ibaiko bizitza

Fernando-Pedro-PerezJaioberritan, udaberri-hasieran, izokin txikia 1,2-2 cm luze izaten da. Gardena da, eta sabelean bitelo-zakua izaten du oraindik. Horri esker elikatzen da bi hilabetez, eta mugitu gabe egoten da ur-hondoan, harik eta igeri egiteko gai den arte. Sasoi horretan, 3 zentimetro eskas dituela, uretako intsektu eta arkakusoen larbak bilatzen ditu jateko.

Bosgarren hilabete aldera, 5 bat zentimetro luze izatera iristen da; orduan, ezkatak ateratzen zaizkio, gorputza ilundu egiten zaio, eta puntu beltz ugari azaltzen. Zazpi hilabeterekin, 7 cm izaten ditu, eta urtebeterekin, 15 zentimetro baino gehixeago. Garai horretan, izokinaren bizkarraldea gris urdinxka izaten da, eta sabelaldea eta alboak zilar-kolorekoak bihurtzen zaizkio, eta orban handiak ateratzen. Garai horretan, intsektuak, harrak eta krustazeo txikiak jaten ditu.

Izokinaren bizitzako garai horretan, Mayor ibaiko izokinak; ez guztiak, ordea; izan ere, batzuek beste urtebete egiten dute erreka-buruetan, bi urte egin arte; ibaian behera jaitsi eta La Arenako hondartzara iristen dira. Hor hasten dute itsasorako bidaia. Izokinaren bizitzaren garai horretan, gorputza estilizatu, eta aktiboagoa eta jaleagoa bihurtzen da, eta oxigeno gehiago kontsumitzen du. Jaio den ibaiko ezaugarriak memorizatzeko gaitasunak ere zorrozten ditu, eta usaimena nabarmen garatzen du.

Ziur ez dakigu arrain hauek zergatik migratzen duten. Eguzkiaren posizioa, eta elurra urtzen denean uraren tenperatura eta maila igotzea dira enigma hori argitzearren zientzialariek aipatzen dituzten faktoreak.

Bizkaiko golkoko itsasertzeko izokinak Ipar itsasoko uretara joaten direla egiaztatu da, eta gero handik berriz ere itzuli egiten direla, erruteko.

Itsasoan bizi diren bitartean, arrainak jaten dituzte, hala nola antxoak eta sardinak, baita moluskuak eta krustazeoak ere; asko hazten dira, eta urtebete baino gutxiagoan neurria hirukoiztu egiten dute.

Izokin arrek sexu-heldutasuna itsasoan bizi eta bi edo hiru urtera iristen dute, hau da, jaio eta lau edo bost urtera, baina batzuek zazpi ere behar izaten dituzte.

Berriro ibaira

Sexu-heldutasunera iristen direnean, jaio diren ibai berberera itzultzen dira izokinak. Barbaduneko bokalera iritsi, eta han egoten dira beren gorputza ur gezatara egokitu artean. Aldi horretan, zilar-kolorea galdu egiten dute, eta otsaila eta uztaila bitartean egiten dute ibaian gora. Negu minean sartzen dira izokin handienak; txikienak, berriz, udako hilabeteetan.

Hurrengo udazkenaren bukaeran edo neguaren hasieran izaten da errunaldia. Emeek 30-40 cm-ko sakonera, hartxintxarrezko ibilgua eta arrautzak oxigenatzeko ur-korronte txikia duten errekak aukeratzen dituzte. 20-30 cm-ko ildoak prestatzen dituzte, eta isatsa indartsu astinduz industen dituzte. Ondoren, arrek eztei-dantza hasten dute. Izokin emeen inguruan biratzen dute, esperma kanporatu arte. Ildoetan jarritako arrautzak ernaldu, eta lurrez estaltzen dituzte, isatsa mugituz. Sei milimetro inguruko luzera izaten dute arrautzek, kolore arrosakoak izaten dira eta 2-3 hilabete behar izaten dituzte ernetzeko.

Beste izokin-espezie batzuen aldean, esate baterako, kanadarrak, gure Barbadun ibaiko Atlantikoko izokina (Salmo salar) ez da hiltzen errunaldiaren ondoren. Korronteak ibaian behera, itsasora, eramaten du. Han berreskuratzen ditu indarra eta kolorea, eta beste bidaia bat egiteko prestatzen da. Besteak beste, izokinaren ibilgua egoki mantentzea ezinbestekoa dute espezie enblematiko honen kontserbazioak eta geroak. Batez beste, bost urte bizi ohi dira, baina ale batzuk zazpi urtera ere iristen dira.

BITXIKERIAK

salmonbarbadun2

Barbadun eta Lea ibaiak dira arrainen erregeak izokin gutiziatuak duten Bizkaiko ibai bakarrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak 1995ean hasi zituen birpopulaketei esker. Izan ere, XIX. mendearen erdialdera desagertu zen izokina hemengo ubideetatik, lehenengo presak egin zituztenean. Oraindik ez dago izokin askorik, baina urtetik urtera geroz eta ale gehiago itzultzen dira ugaltze-lanetara.