Muskitzeko zelaiertako buztanikara zuriak

Petronor findegiaren inguruko Muskizeko zelaietan ohiko hegazti paseriforme ezagunenetariko bat, Euskal Herri osoan oso ugaria dena, Buztanikara zuria da. Txolarrea bezala, gizakiarekin batera bizitzeari ohitu da hau ere, leku hezeak dituzten herrietan, eta intsektuak erakartzen dituzten animaliak dituztenetan, haiek jaten baitituzte.




Buztanikaren forma oso berezia da. Gorputz luzea dute, moko zorrotza eta buztana benetan luzea, etengabe mugitzen dutena. Lurretik oso lasterketa berezi eta azkarrak egiten dituzte. Gure herrialdeko leku hezeetan hiru espezie topa ditzakegu: buztanikara zuria -ezagunena-, buztanikara horia eta larre-buztanikara.

Buztanikara zuria (Motacilla alba) erraz bereizi dezakegu besteetatik bere luma zuri eta beltzengatik. Bizkarraldean gris kolorea du, sabela zuria eta bularra beltza. Garondoa ere beltza du eta masaila zuriak nabarmentzen ditu. Adinaren eta urteko sasoiaren arabera koloreak argiagoak edo ilunagoak izaten ditu. Udazkenean, Europatik datoz asko eta gure landetan, errekastoen ertzetan edo abereen urasketan buztana barne 16 zentimetro baino gehiago ez dituzten hegazti txiki hauetako ugari aurki ditzakegu.

Buztanikarek ibiltzen doazenean lortzen dute janari gehiena, lurrean edo putzuetan mokokatu eta inurriak, euliak edo eltxoak zein haien larbak jaten dituzte, moko finarekin zehaztasun handiz aukeratzen dituztenak. Beste batzuetan, hegan ere harrapatzen ditu tamaina handiko intsektuak, burruntziak esaterako, adarretatik haien atzean salto eginez.

Eguna bukatzen denean, hegazti hauek haien etzalekuetara egiten dute hegan (zuhaitz edo kaina multzoak non hegazti mordoa biltzen diren). Batzuetan, herrien enparantzetan dauden zuhaitzak aukeratzen dituzte.

Sarri, atseden hartzera doazen talde txikietan igarotzen dute airea, baina eguzkiaren lehenengo izpiak atera bezain laster, sakabanatu egiten dira eguna igarotzen duten ehizarako lurren bila.

Izen oneko hainbat ikerketa ornitologikoren arabera, espezie honetako hegaztiak etzalekuetan multzokatzeak garrantzia handia dute haien adaptazioan, "informazioko lekuak" baitira, hara iristen diren hegaztiek janari gutxi lortu dutenean beste zonetatik datozen hegaztien jarreraren bitartez janari ugari duten lekuak kokatu ahal izango baitizute. Beraz, inora ez doazen neguko talde txikiek bizirautea ahalbidetzen duen mekanismo sinplea da, zeinaren bitartez, egunak irauten duen ordu eskasetan behar duten janaria lortu dezaketen.

UGALKETA

Negua bukatzen denean, inora joan ez diren buztanikarak eta Afrikatik etorri direnak, errekastoen edo erreken inguruetara joaten dira ugaltzera. Arrak iristen dira lehenen. Orduan, emeek han daudela jakin dezaten, txioka hasten dira eta beraien lurraldea babesten dute besteetatik. Ondorioz, gatazka eta haserre bat baino gehiago egon ohi dira.

Emeak iristen direnean, bikoteak sortzen dira eta arrak eztei-geldialdiari ekiten dio. Emearen aurrean, bere hegoak irekitzen ditu eta bere eztarri beltza erakusten du, burua makurtuta eta buztana irekita haren inguruan biraka ibili ondoren. Emeak erabakitzen du habia non eraikiko den eta bera arduratzen da lan horretaz. Horretarako, horma bat, zuhaitzeko zulo bat eta abar aukeratu ahal du. Behar den bakarra habiaren egitura kabitzeko bezalako zuloa da. Zurtoin lehorren oinarriaren gainean eraikitzen dute, goroldio, sustrai eta hosto ugariz. Barruan, material finagoak jartzen dituzte, horien artean, artilea, lumak edo zurdak. Hainbat alditan erabili ditzakete habiak, bikoteak urtero joaten baitira leku berera.

Urrian zehar, goizean goizetik buztanikara talde handiek zeharkatzen dute gure zerua negua igarotzeko leku hobeen bila, Espainiako hegoaldean daudenak eta baita Afrikako Iparrean ere. Batzuek Saharako basamortua zeharkatu eta Senegalen, Kongon eta ekialdeko Afrikan igarotzen dute negua.

Migrazioan ez bezala, udaberriko itzulera-hegaldia gauez izaten da, beraz, oso zaila da hauxe ikustea.

Gris edo urdinxka koloreko eta gris arre puntuak dituzten bost edo sei arrautza erruten dute. Emeak hamabi eta hamalau egun bitartean txitatzen ditu eta denbora labur batez bakarrik uzten dio txitatzeari, inguruan janari bila ateratzen denean.

Ugalkortasun handia dute hegazti hauek; urte oso onetan hiru kumaldira irits daitezke.

Udaren bukaeran, bakarna bizi diren gazteak taldeka jartzen dira eta batera bizitzen dira udazkenaren bukaera arte, asko hegoaldera migratzen baitira.

 

BITXIKERIAK

Txitatzen duen bitartean, oso isila den arra ia ez da agertu ere ez egiten habian baina txitak jaiotzen direnean, aldiz, bere bikotekidearekin janari bila kumeak elikatzeko, orduan behin baino gehiago. Jaio direnetik hamabost egunetara, gazteek haien habia uzten dute eta handik gertu gelditzen dira, beraien gurasoek bigarren aldiz erruten ari direnean, haiek baztertu edo botatzen dituztenean.