mariposa_pavo1

Pauma tximeleta, lepidoptero negutarra

Petronorreko findegiaren inguruan dauden zelaietan eta mendietan udaberritik hasi eta udazkenaren bukaerara arte hegan ikus dezakegun tximeleta ederrenetako bat da pauma tximeleta (Inachis io).




Bitxikeria bezala, eta Euskadin bizi diren lepidoptero gehienek ez bezala, intsektu heldua ez da eguraldi txarra hasten denean hiltzen, negua zuhaitzen azalen eta enborren arteko zuloetan babestuta egoten da, ordea. Udaberria hasten denean, esnatu eta bere babeslekua uzten du irten berri diren lehenengo loreak jateko.

Udaberrian dute ugaltzeko garaia eta arrek emeak ernaltzen dituzte.

Gero, emeek laurogeita hamarka edo ehunka arrautza jartzen dituzte beldarrek jango dituzten asunen eta zurtoinen artean. Arrautzak jartzen dituztenean hiltzen dira emeak beti.

Beldarrak beltz-beltzak dira eta, haien bizitzaten lehen etapetan, zetazko hari finez babesten dira. Bizimodu taldekoia dute krisalida eratzen duten arte. Hauxe kremasterretik zintzilikatzen da zuhaitzen adarretan, hormen irteeretan, eta halakoetan. Handik zenbait hilera, hegaldun intsektua aterako da, bere hegal ederrak erakutsiko dituena.

Helduek loreetatik ateratzen dute nektarra, baina tximeleta honen beldarrek asunak jaten dituzte, ordea, Urtica urens eta Urtica dioica nagusiki, eta baita lupuluak (Humus lupulus) ere, asunik aurkitzen ez dutenean. Espezie honek urteko belaunaldi bakarra du, uztailetik irailera egiten duena hegan.

Paurma tximeletak bikain egiten du hegan eta asun asko dituzten itsasoaren mailatik hasi eta 2.000 metroko altitudera egon daitezkeen zelaietan eta ezpondetan bizi da, nagusiki.

Oso eremu handian aurki daiteke: Europan, 60º Ipar latituderaino, gutxi gorabehera. Asiara ere iristen da, Japoniaraino. Euskadin, lurralde guztietan aurki daitekeen espezie ugaria dela esan dezakegu.

Nola ezagutu?

Pauma tximeletak ez du sexu dimorfismorik, tximeleten beste espeziek izaten dutena, hau da, arrak eta emeak berdinak dira, nahiz eta emeak arrak baino handiagoak izaten diren askotan.

Bi sexuetako tximeleten hegalen goiko aldea gorria da eta lau ozelo handi dituzte (hegal bakoitzean bat), urdinak, eta zuriz inguratuak, begi handien itxura dutenak. Hegalen beheko partea, ordea, beltz kolorekoa da, eta intsektuak hegalak tolesten dituenean, ez da ikusten tximeleta.

Horrek arerioetatik babesten du, hegazti intsektujaleetatik, bereziki. Pauma tximeleta ninfalidoen familiakoa da eta nahiko handia da, Euskadin bizi diren lepidopteroei erreparatzen badiegu. Bere hegalek 27-29 milimetro bitartean dituzte eta 55 eta 60 mm inguru estalten dituzte hegan egitean.

BITXIKERIAK

mariposa_pavo2Paurma tximeletak bikain egiten du hegan eta asun asko dituzten itsasoaren mailatik hasi eta 2.000 metroko altitudera egon daitezkeen zelaietan eta ezpondetan bizi da, nagusiki.