Suge gorbataduna, igerilari arina

Suge gorbataduna, (Natrix natrix) antzekoa duen suge biperakara baino lurtarragoa da. Hala ere, ia 30 minutuz egon daiteke da arnasik hartu gabe, urpean. Bere "Natrix" generoak, hain zuzen ere hori esan nahi du, igerilaria.




Petronorreko urmaeletako zelaietan eta hezeguneetan zein Barbadun ibaira ura ekartzen dioten errekastoetan bizi den suge gorbataduna Euskadin bizi diren ofidio handienetariko bat da, izan ere, eme zaharrek ura utzi eta lurreko bizitza bakartia egiten dutenak, 2 metro luze ere izan baitaitezke, apo handiak janez. Baina, nahiz eta itxura ikaragarria izan, ez dute inolako minik egiten.

Ofidioa uretatik kanpo ere bizi daiteke eta, ondorioz, hainbat motatako habitatak bete ditzake, landazabalak, landatutako zonetan, hezeguneak, errekastoen ertzetan, iturburuetan eta antziretan dauden zuhaizkaz betetako landaretzetan eta baso hostoerorkorretan, besteak beste.

2 metro luze ere izan ditzake, baina ohikoena 75 eta 120 zentimetro bitartean neurtzea da. Suge gorbataduna lurreko zein uretako suge arin eta azkarra da, batean zein bestean. Egunez bizi da eta ilunabartarra da, baina udako egun beroetan, gauez ere ikus dezakegu. Igelak, uhandreak eta arrainak jateko irteten da. Eme handiek apo arruntak, hegaztien txitoak, sugandilak eta ziraunak ere jaten dituzte. Gazteek, ordea, intsektuak, zapaburuak eta ziraunen larbak jaten dituzte. Igelak eta apoak “ipurditik” jaten dituzte, arrabioek ez bezala, azken hauek burutik jaten baitute.

Lurreak ehizatzen duenean, ikusmena erabiltzen du gehienbat haren harrapakinak aurkitzeko. Uretan, ordea, estimulu kimikoak erabiltzen ditu.

Goizean goiz edo goiza erdian ehizatzen du gehienbat, eta baita arratsaldearen hasieran ere, bai lurrean bai uretan. Bero gehien egiten duenean, ur ertzean dauden zuhaixken eta enbor zaharren itzalean korapilatzen da. Gorputza, gutxienez 14ºC-ra dagoenean, eta 33ºC gainditzen ez dituenean, aktibo egoten da. Aktibitate-maila handiena 22 eta 30 ºC bitartean azaltzen du.

7 eta 70 arrautza bitartean

Apirilaren erdialdera, suge gorbatadunak araldian daudenean, eta maiatza erdialdean estaltzea gertatzen denean; ar baten eta eme baten artean, edo eme baten edo biren eta 5 edo 7 arren artean, korapiloa sortzen dutenak.

Emeek ekainean edo uztailean erruten dituzte arrautzak goroldioaren azpian, harri lehorreko hormetako zuloetan edo baso hostoerorkorreko deskonposatzen ari diren hostoen azpian. Arrautza mordoa erruten ditu narrasti honek, -9 eta 54 bitartean-, eta 105 arrautz jartzen dituzte noizbait, 1-2 x 2-4 cm neurtzen dituztenak eta oskol zurixka leun edo granuluduna edo likatsuak estaltzen duena.

Kumeek hilea edo bi hile behar izaten dituzte arrautzetik irteteko, eguraldiaren arabera eta hasten direnean, 17 eta 19 zentimetro bitartean neurtzen dute. Irailerako, zapaburuen bila daude eta, urte bete beranduago, arrek 24tik 30 cm-ra dute; emeek 36-48 cm. Emeak azkarrago hazten dira. Izan ere, 4 urteko emeek 50 eta 70 zentimetro bitartean neurtzen dute, arrek 58-65 zentimetro, ordea. Sexu-heldutasuna ere beranduago lortzen dute, 4 eta 5 urtetan; arrek 3 urte behar izaten dituzte.

natrix2Urriaren bukaeran, duge horiek neguko babeslekuetan sartzen dira hile hotzak han igarotzeko. Eme handiak bakarrik igarotzen dute negua karraskarien galeria sakonetan. Gazteagoak bina edo hiruna ezkutatzen dira zuhaitzen sustraien artean eta harri handien azpian.

Arriskua

La culebra de agua es un animal completamente inofensivo para el hombre, del que huye de inmediato en cuanto advierte su presencia. Nada agresiva, si se siente en peligro recurre a la curiosa táctica de hacerse la muerta, colocándose con el vientre hacia arriba, la boca medio abierta con la lengua fuera y las pupilas vueltas hacia abajo. A veces incluso deja caer unas gotitas de sangre por su boca. Es incluso capaz de introducir aire en su vientre con los músculos completamente relajados, dando la sensación de que ha dejado de respirar, cuando en realidad puede hacerlo sin mover un músculo. Si es cogida con la mano desprende, al igual que la culebra viperina, secreciones anales fétidas y heces.

Gazteek eta ia helduak direnek ere, eta baita zenbait helduk ere, lepoaren eta garondoaren azpialdean artean zeharkako bi orban argi – bat alde bakoitzean – eta beste bi ilargi-erdi formadun ilun atzean dituztelako deritze suge gorbatadun. Nahiko suge handia da, eta heldua denean, gorputz sendoa du. Burua, ongi dago definituta eta nahiko handia da. Mutur zabala eta biribila du. Begiak ongi garatuta daude, baina ez dira asko irteten. Begi-nini biribila dute eta irisa beltza edo arre gorrixka dute. Lepoa mehea da eta buztana nahiko laburra, luzera osoaren bostena edo. Guztira, 100 edo 120 cm eta 2 metro bitartean neurtzen ditu. Oso kolore desberdinak izan ditzake. Oro har, gorputza gris oliba kolorekoa izaten da, eta gorputz guztian zehar ditu orban ilunak edo lerro beltzak.

BITXIKERIAK

natrix3Helduek, eme handienek, bereziki, biperen antzekoa den defentsarako jarrera hartzen dute. Suge biperakarak bezala (Natrix maura), suge gorbatadunak gorputza korapilatzen, ufak igortzen eta burua itxita dutela harekin joten saiatzen dira arerioa beldurtzen, hozka egitera doanaren bezala, baino ahoa itxita duela. Oso gutxitan egiten du hozka. Ohitura horrengatik, askok biperarekin nahastu dute askotan, eta haiek akabatu dituzte. Horregatik dira gero eta urriagoak tamaina handikoak.