ratonero1

Zapelatz Arrunta

Petronor findegiaren inguruko zelaietan eta mendietan, janari bila dabilen hegazti harrapari ausart bat ikus dezakegu, zapelatz arrunta, hain zuzen ere (Buteo buteo).




Europako hegazti harrapari gehienek ez bezala –saia ezik-, azken hamarkadetan haren populazioa larriki ari baita gutxitzen, zapelatzaren adierazleak nahiko onak dira Europa osoan, orain urte batzuek modu krudelean eta atsedenik gabe harrapatu bazuten ere. Orain, hegazti harrapari ohikoenetako bat da. Ez da hegaztia oso espezializatua, janari eta bizilekuari dagokienez, eta ondorioz, beste inork baino hobeto jasan dezake gizakiaren presioa. Pestiziden eragin latzei, basoak hondatzeari edo haren harrapakinak diren animalia basatien gutxitzeari (intsektuak, karraskariak, hegaztiak, anfibioak eta narrastiak) egiten die aurre.

Zapelatz arrunta tamaina ertaineko hegazti harraparia da - 0,6 eta 1,3 kilogramo bitartean eta 51 cm-tik 61 cm-rako altuera-, miru gorriarenaren antzerako luma arreak ditu, eta haren tartsoen tamaina ere bai, nahiz eta, hark ez bezala, hegoak zabalak eta profila bortitza eta profil biribilduko buztana duen.

Batzuetan, adar batean edo hegalaren goiko aldeko haitz batean egon ohi dira geldirik, lurrari begira, harrapakinen bat noiz azalduko zain.

Neguaren bukaeran izaten du araldia. Orduan, hegaldi azkarrekin jarraitzen dituzte bikoteak, bat batean erori eta handik zenbait astera, habiak egiten hasten dira.

Habia adarrez, zuhaitzen azalez eta hosto berdez osaturiko oinarri batean egiten dute, zuhaitzen baten urkila sendo batean jartzen dutena, beti ere 5 metrotik gora dagoen batean.

Gorteiatzea eta estalketa bukatutakoan, emeak 2 edo 3 arrautza jartzen ditu – 5 ere izan daitezke, zenbait kasutan- berde argi kolorekoak, orban arre ilun edo argiak dituztenak.

Emeak berotzen ditu gehienbat arrautzok hile batean edo.

Gainerako hegazti harrapariekin gertatzen den bezala, txitak pixkanaka doaz jaiotzen. Haien lehenengo egunetan, arrak eramaten die jana habiara eta emeak elikatzen ditu txitak, harraparia zatitu ondoren. Amak ez du habia uzten txitak beraien kabuz elikatzeko gai diren arte.

Arrautzak irekitzen direnetik 42 edo 44 egun igaro direnean, gaztetxoek, lumaz estalita dagoeneko, habia uzten dute eta haien lehenengo hegaldiak egiten dituzte. Zenbait astetan, gurasoek elikatzen dituzte oraindik, eta ez dira habiatik asko aldentzen. Azkenean, sakabanatu egiten dira eta ehizarako eremu berri baten bila abiatzen dira.

BITXIKERIAK

ratonero2Harrapakinak harrapatzeko, zapelatzek zelaietan eta zuhaitzik gabeko lur eremuen gainean altuera txikietan egiten dute hegan, edo baita zuhaixka gutxi batzuk dituztenetan, haiek ezustekoan harrapatzeko. Belatz gorria bezala, airean geldirik egoteko gai da, haizearen arabera hegoak astinduz, haren erritmoan, izaki bizidunen batek landaretzan eragindako mugimenduak hauteman ahal izateko.