rana_san_anton3

Zuhaitz-igela, akrobata peto-petoa

Barbadun ibaiaren estuarioan eta inguruan aurki daitezkeen igeletatik ederrenetarikoa eta bitxienetarikoa da, nahiz eta oso kopuru handian ez, Zuhaitz-igel (Hyla arborea) lotsatia, gauekoa eta bizi-bizia da.




Bere eboluzioan zehar, anfibio honek oso espezializazio maila altua lortu du eta, horri esker, zuhaitzen inguruan askatasun osoz ibiltzen da, edo lezkadietako ihien artean ere bai. Horrela, beste anfibioekin izan zezakeen lehiakortasuna saihesten du, hegoaldeko zuhaitz-igelaz gain (Hyla meridionalis) eta zuhaitzetara igotzeko duen trebetasunari esker, ingurune horretan bikain moldatzen den bakarra baita.

Baina gaitasun horrek ekarri dizkion egokitzapen nagusiak ez dira atzeko jauzi handiak egiteko egokitutako hanka luzeetara mugatzen, haren behatzen puntetan dauden egitura sendo eta harroak ere baitituzte. Horietan dauzkaten glandulei esker, hankak etengabe daude bustita gainazal guztietara, nahiz eta oso leuna izan, beira esaterako, itsasten dira.

Bentosez gain, azken falangeak tolestuta ditu erpe moduan, eta sabelaldean landareei itsasteko erabiltzen dituen garatxoak ditu. Egokitzapen horiekin, arintasunez zuhaitzetan gora egiteaz gain, urmaeletatik hurbil dauden zuhaixken zurtoin eta hostoetatik saltoka ibiltzea lortzen du zuhaitz-igelak. Bere mingain likatsuaz harrapatzen dituen intsektuei esker bizi da han.

Oso txikia delako (4 eta 5 zentimetro bitartean) eta haren gorputz-adarren bukaeren oinarriak palmatuak direlako, errazagoa egiten zaio zuhaitzen artean bizitzea.

Habitataren aldaketak sumatzen ditu

Anuro honek berehala sumatzen ditu habitatean egindako aldaketak, eta oso adierazle biologiko ona da, ur-lasterrak kutsatzen dituzten nekazal plagizidak eta herbizidak berehala hautematen dituelako.

Paleartikoan sortu zen igela oso hedatua dago, Europa ia osoan, Frantzia hegoaldean eta iparraldean, eta Iberiar Penintsularen hegoaldean ezik. Ez da aurkitzen Mendebaldeko Asia Txikian, Kaukasoan, Sirian, Israelen, Egipton, Erdiko Asian, Txinan, Mongolian, Korean eta Japonian ere ez. Oso hedatuta dauden gainerako espezieek bezala, zazpi azpiezpezie ditu zuhaitz-igelak. Bizkaian bizi dena Hyla arborea arborea espeziea da eta haren ezaugarri nagusiak dira oso hanka luzeak eta berde bortitz koloreko azal leuna izatea da. Zenbaitetan, azal hori marroi-gris kolorea har dezake eta baita horixka ere.

Zuhaitz-igelak azkar alda dezake azalaren kolorea eta trebea da kamuflatzen. Landareen artean ezkutatzen da hartzen duen tonu mimetikoari esker. Horregatik, arriskurik ikusten badu, ez dute saltorik egiten eta geldirik egoten dira. Arerioa zentimetro gutxitara igartzen dutenean bakarrik egiten dute salto.

rana_san_anton2Arrek ahots-zaku handi bat dute kokotsaren azpian, horixka edo arre kolorekoa, ugalketa garaian gutxienez.

Koru zaratatsuak

Udazkenaren hasieran, bai arrek bai emeek, neguan lo egoteko erabili dituzten babeslekuak uzten dituzte eta urmaeletara doaz ugaltzera. Uharrak saihesten dituzte, ur geldoak nahiago dituztelako; hondoan landare ugari dituztenak are gehiago, haiek errundako arrautzak han finkatzeko eta, ondoren, zapaburuak haiekin elikatu ahal izateko.

Ekaineko gauetan, araldian dauden emeak erakarri nahi dituzten arren kantuak entzuten dira. Ugalketa garaitik kanpo, egunean zehar dei laburrak egin ditzakete, udaren bukaeran gehienbat. Araldi horretan, arrek erpuruetan ezkontza-kailu txikiak garatzen dituzte eta emea aurreko hanken atzetik inguratzen dute.

Arrautzak zurixkak eta gelatina itxurazkoak dira eta 1,5 zentimetro inguru dituzte, horietatik 4 milimetro muki-estaldura bati dagozkienak. 800 eta 1.000 arrautza inguru dituzten intxaur tamainako pakete flotagarrietan itsasten dira hondoko landareetara. Beste Anuroek ez bezala, zenbait aste irauten du erruteak.

Nahiko ondo jasaten dituzte lehorteak eta hotza. Azaroaren bukaeran, bizimodu aktiboa utzi eta lurpean, goroldioaren artean edo urmalen hondoan igarotzen dute negua.

BITXIKERIAK

rana_san_anton1Zapaburuak, bakartiak izan ohi direnak, errutetik 15 egunetara jaiotzen dira eta arrainen mugimenduen antzekoekin egiten dute igeri. Metamorfosi mantsoa dute, hiru hile ingurukoa, eta uretatik irteten direnean, bi zentimetro inguru luze dira. Ez dute sexu-heldutasuna lortzen lau urte dituzten arte.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR