Findegia

“Zuhaitzak” liburuaren aurkezpena Ibaiganen

Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak “Zuhaitzak” liburua aurkeztu zuen atzo Ibaiganen, egilearekin batera. Fernando Pedro Perez Galtzeko Arriskuan dauden Espezieen Babeserako Elkartearen (ADEVE) zuzendariak Euskal Herriko zuhaitzak bildu ditu liburu honetan.

21 Abe 2011
ALBISTEAK

Petronorren eskerrak A Coru

Petronorren Zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie A Coruña eta Puertollanoko findegietatik etorritako sei lankideei, ez baitira alferrik gurekin buruz buruz izan aurreko hilabete honetan,  Fuelolioa Murrizteko Unitatea abian jarri ahal izan aurreko azken frogetan.

17 Abe 2011
ALBISTEAK

Unitate bi berriro abian

Petronorrek jakinerazi nahi du bigarren plantako N2 Nafta Desulfurazio Unitatea eta lehen plantako Platformatu P1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiela.

14 Abe 2011
ALBISTEAK

Agurra Monica Mon eta Julian de la Calle lankideei, esker onez

Zuzendaritza Talde osoak hartu ditu gaur asteleheneroko batzarrean zehar Monica Mon eta Julian de la Calle Repsoleko lankideak, Fuelolioa Murrizteko Unitatea dela eta prestakuntzaz zein indarrean jarri aurreko jardueraz eskaini duten laguntza eskertzeko.

12 Abe 2011
ALBISTEAK

Petronor zertan den informazio-bilera

Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak hainbat lan-esparrutako berrehun inguru arduradun eta arlo-buru bildu ditu, krisialdi orokorra dela eta euskal findegia nahiz mundu mailako petrolio-sektorea zertan diren aztertu ahal izateko.

04 Abe 2011
ALBISTEAK

Bilboko kontsul-multzoa Findegian bisitari

Bilbon  diharduen kontsul-multzoak Findegiko instalazioak bisitatu zituen atzo, Bilboko Ganberaren eragin eta proposamenez. Victor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak eta Fran Fernandez teknika-zuzendariordeak elkarrekin hartu zituzten hainbat kontsulaturen hogeitaka ordezkari.

01 Abe 2011
ALBISTEAK

Josu Jon Imaz, AOPren presidente berria

Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteak Josu Jon Imaz izendatu du lehendakari. Orainarteko lehendakaria Alfredo Barrios izan da, 2009an karguaz jabetu zenetik.

28 Aza 2011
ALBISTEAK

Ekoizpen-unitateen hasiera

Bost egunetan zehar findegian izan den lanuztearen ondotik, Petronorrek adierazi nahi du gaurtik aurrera ekin zaiola geldiarazi ziren ekoizpen-unitateak aldika-aldika berriro indarrean jartzeari.

23 Aza 2011
ALBISTEAK