Ingurunea

Bizkaiko hondartza gehienak “bikainak” dira

Uraren kalitatea bikaina da Bizkaiko hondartza gehienetan, zehazki, La Arena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida, Laga, Ogella, Karraspio eta Arrigorrin; horrela ziurtatzen du Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolak.
15 Uzt 2022
ALBISTEAK

20 euskal establezimenduk lortu dituzte Repsolen udako Eguzkitxoak

Repsol Gidak ezagutzera eman zituen atzo, Eivissan, 2022ko udako 250 Eguzkitxoak, eta lortu dituzten lokaletako 20 Euskadin daude, horietako 7, zehazki, Bizkaian: Terraza Gran Hotel Domine (Bilbo), Golfo Norte (Barrika), Galerna (Bakio), Gelati!! Gelati!! (Bilbo), Talako Kantina (Bermeo), Fangaloka (Getxo) eta Txakoli Motagane (Erandio). Gipuzkoan 10 izan dira saria lortu dutenak, eta Araban 3.
29 Eka 2022
ALBISTEAK

La Arena berriro “bikain”

Beste aste batez, Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako Programak La Arena hondartza “bikain” gisa kalifikatzen du, azken lau denboraldietako analisi mikrobiologikoen emaitzetan oinarrituta, bainua “librea” da, eta bere inguruaren osasun kalitatea “ona”.
24 Eka 2022
ALBISTEAK

Petronor, Zierbenako Galipa Mendi Birarekin

Petronor Galipa Mendi Biraren laguntzaileetako bat izan da. Kirol proba honek bere ibilaldi arautuaren hogeigarren edizioa eta bere trail lasterketaren hamabosgarren edizioa izan zituen, ekainaren 12an, Zierbenan.
22 Eka 2022
ALBISTEAK