KLASIKOEN IRAKURRALDIA

Petronorrek Kafkaren “Metamorfosia”-ren irakurraldi etenik gabean parte hartuko du

Bilbo Zaharra Euskaltegiak, “Euskara Ikasleen Jaia” ospakizunaren barruan,  Klasikoen IX. Irakurraldia antolatuko du, datorren ostegun honetan, ekainak 9, Arriaga Antzokian. Aurten Kafkaren  “Metamorfosia” da aukeratutako obra eta bere etenik gabeko irakurketa goizeko 8:00etan hasiko da, Anton Garikano azken itzultzailearen eskutik, arratsaldeko 19:00ak arte luzatuz. Petronor ekimenaren babesleetako bat da.  
06 Eka 2016
ALBISTEAK

Kafkaren “Metamorfosia”-ren irakurraldi etenik gabea, Arriagan

Bilbo Zaharra euskaltegiak -oraingo honetan Petronorren laguntzaz- “Klasikoen irakurraldi etenik gabea” antolatu du bederatzigarrenez, ikasturtearen amaieran eta “Ikasleen jaia” ospakizunaren barruan.  Aurten Kafkaren  “Metamorfosia” irakurriko da, ekainaren 9an, Arriaga Antzokian.
06 Mai 2016
ALBISTEAK

Anton Garikanok Kafkaren Metamorfosiaren azkeneko itzulpena aurkeztu du

Anton Garikano hizkuntzalariak Franz Kafkaren Metamorfosiaren azkeneko itzulpena aurkeztu zuen asteartean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Kintana zein Rufino Iraola aurreko bi bertsioen itzultzaileekin batera. Obra honek 100 urte bete ditu argitaratu zenetik eta ekainaren 6an etenik gabe irakurriko da Arriaga Antzokian, Petronorren laguntzaz.
03 Mar 2016
ALBISTEAK

Petronorrek Bilbo Zaharra Euskaltegia lagunduko du Klasikoen IX. Irakurraldian

Bilbo Zaharra Euskaltegiak Kafkaren Metamorfosiarekin eta itzulpengintzarekin erlazionatutako hitzaldiak antolatuko ditu gaur, bihar eta etzi, Bilboko Plaza Berrian, Petronorren laguntzaz. Obra honek, euskarara itzulita egoteaz gainera, 100 urte bete ditu argitaratu zenetik eta ekainaren 9an etenik gabe irakurriko da Arriaga Antzokian.
01 Mar 2016
ALBISTEAK


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información. CERRAR