Petronor

Petronorrek bere 50. urteurrenerako webgune berria zabaldu du

Petronorrek webgune berezia zabalduko du konpainiaren sorreraren 50. urteurreneko programazioaren xehetasunak nahiz azken mende erdi honetako protagonistekiko elkarrizketak, argazkiak, bideoak eta testigantzak biltzeko.
18 Ots 2018
ALBISTEAK

Petronorrek kontsumitzen duen uraren % 30 berrerabiltzen du

Joan den asteazkenean eta ostegunean, Petronorrek ura kudeatzeko erabiltzen duen estrategia aurkeztu zuen Muskizko eta Abanto-Zierbenako Panel Publiko Aholkulariekin antolatutako bileretan, “Uraren Mapa” deritzonaren eguneraketari arreta berezia eginez. Europako zuzentarauei jarraiki, mapa honek bost helburu nagusi ditu: edateko uraren kontsumoa murriztea (giza-kontsumorako egokia den ura ez kontsumitzea), prozesuko kontsumoa murriztea, berreskuratzea, araztea eta berrerabiltzea. Hori guztia, URA Uraren Euskal Agentziaren eta lotutako erakunde publikoen lankidetzaz.
17 Ots 2018
ALBISTEAK

Cesar Peñeñorik Athletic ikusiko du Madrilen

Cesar Peñeñori Atletico de Madrid-Athletic Club Bilbao partidua, datorren igande honetan, otsailak 18,  Wanda Metropolitano-an ikusteko sarrera bikoitzaren –hotela barne- irabazlea da.
14 Ots 2018
ALBISTEAK

Petronorrek etorkizunera begira ospatuko du 50. urteurrena

Petronorrek bere bizitzako lehen berrogeita hamar urteak ospatu nahi ditu, eta horretarako, ekitaldi kultural, sozial eta ludikoen programa zabala prestatu du. Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak aurkeztu du gaur 50. urteurreneko programa, eta aukeraz baliatuta, konpainiaren etorkizuneko ildo nagusiak aurreratu ditu, berrikuntza, energia-eraginkortasuna, berdintasuna eta prestakuntza etorkizuna eraikitzeko oinarri nagusitzat aldarrikatuz.
13 Ots 2018
ALBISTEAK