Petronor

Hiru unitateren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, uztailak 16, Coquerraren Unitatearen eta Huts Unitatearen gelditze planifikatuari ekingo zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. 7 eta 5 egun irautea espero da, hurrenez hurren. Ondoren, uztailaren 20an, Gasolioa Desulfuratzeko Unitate bat geldituko da. Ez du hornikuntzan eraginik izango.
16 Uzt 2018
ALBISTEAK

Isuri inguratua Itsas-terminalean

Gaur, arratsaldeko 17:00ak inguruan, Petronorren Itsas-terminaleko 6. atrakeko pantalanean poroa agertu da hodi batean eta horren ondorioz urarekin nahasturik zegoen gasolio arineko 50 litroko isuria eman da.
13 Uzt 2018
ALBISTEAK

Petronorrek eta Bilboko Udalak mugikortasun iraunkorrari buruzko nazioarteko biltzarra antolatuko dute

Petronorrek eta Bilboko Udalak “XXI. mendeko hiriak mugitzen” izenburua daraman mugikortasun iraunkorrari buruzko nazioarteko biltzarra antolatzeko akordioa sinatu dute gaur. Bi egunetan, hiri iraunkorragoen garapenak dakartzan erronkak aztertu eta hiri-mugikortasuna, energia garbiak eta digitalizazioa ardatz dituzten etorkizuneko aukerak eta esperientziak partekatuko dira.
13 Uzt 2018
ALBISTEAK

FCC Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du FCC Unitatea gelditzeari ekingo zaiola,  mantenu lanak egin ahal izateko. 3 eta 6 egunen bitartean iraungo du. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
13 Uzt 2018
ALBISTEAK

Repsolek aire akrobazien erakustaldia eskainiko du La Arena hondartzan Petronorren 50. urteurrena ospatzeko

Petronorren 50. urteurreneko ospakizunen barruan, Repsolen hegaldi akrobatikoko taldeak erakustaldia eskainiko du ostiralean, uztailak 13, Zierbenako La Arena hondartzan, 18.00etatik 20.00etara bitartean. Hamarkadatik gorako esperientzia dutela, pilotuek aire-ikuskizun aparta eskainiko dute bi hegazkin txikiren laguntzaz, bertaratutakoak zur eta lur utziko dituzten hegaldi zirraragarriak osatuz.
11 Uzt 2018
ALBISTEAK