Petronor

Bi unitateren geldialdia

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, ekainak 18, 3. Desulfurazio Unitatearen eta SR4 Sufrea Berreskuratzeko Plantaren gelditze programatuari ekin zaiola, mantenu lanak egin ahal izateko. Bere abian jartzea 20 egunetako epean aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
18 Eka 2018
ALBISTEAK

Petronorrek ohorezko maila eskaini Brufauri, esker onez

“Pedro Axular euskal idazlerik klasikoenak esan zuen orain dela laurehun urte: Ogirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gaberik. Hau da, ez dagoela garirik biltzerik, aurretik hazia erein gabe. Beste hainbeste esan dezakegu Petronorren gainean: ez genuen sekula oraingo fruiturik jasoko, orain berrogeita hamar urte norbaitek hazia erein izan ez balu.“
15 Eka 2018
ALBISTEAK

Petronorrek bere lehen 50 urteak ospatzen ditu

Petronorrek bere lehen 50 urteak Euskalduna Jauregian ospatu ditu Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koralaren kontzertuarekin. Repsoleko Presidentea, Antonio Brufau; Repsoleko Kontseilari Delegatua, Josu Jon Imaz; eta Petronorreko Presidentea, Emiliano López Atxurra ekitaldira joan dira; Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak; Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakari Andreak, Ana Otaduik; Bilboko, Muskizeko, Abantoko eta Zierbenako alkateek, José María Aburtok, Borja Liañok, Maite Etxebarriak e Iñigo de Loyola Ortuzarrek, hurrenez hurren; Kutxabankeko Presidenteak, Gregorio Villalabeitiak; Kutxabankeko Kontseilari Delegatuak, Javier García Lurueñak; Ogasun eta Ekonomiako Sailburuak, Pedro Azpiazuk; Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Arantxa Tapiak; eta Petronorreko Zuzendariak, Miguel Gutiérrezek lagunduta, beste autoritate batzuen artean.
14 Eka 2018
ALBISTEAK

Repsolek, Petronorrek eta Cidetecek mugikortasun elektrikoaren aldeko apustuari eutsi diote

Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Eduardo Junkera Cidetecen presidentea Petronorren bildu dira gaur, bi erakundeek mugikortasun elektrikoaren egungo mugapenak murrizten edo deuseztatzen lagun dezaketen teknologiak garatzeko sinatua duten lankidetza-akordioaren jarraipena egiteko asmoz. Berariazko energia eta dentsitate egokia lortzea da lanaren helburua, antzeko pisua eta neurriak dituen bateria batekin autonomia handiagoa izateko.
14 Eka 2018
ALBISTEAK

Deusto Senide Elkartea Petronorren bisitari

Deusto Senide Elkarteak Petronor bisitatu du gaur, findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko eta instalazio garrantzitsuenen funtzio espezifikoaz informatzeko xedez.
06 Eka 2018
ALBISTEAK