Petronor

I. Bilbao Petronor Eko Rallya hirira iritsiko da urriaren 11n, 12an eta 13an

I. Bilbao Petronor Eko Rallya urriaren 11n, 12an eta 13an jokatuko da eta bertan parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz. Ibilgailu den-denek 640 kilometro egin beharko dituzte guztira, tarteka Euskadiko mugak ere zeharkatuz. Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.
09 Urr 2019
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du gaurtik aurrera, urriak 7, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, 2 egun inguru iraungo duen mantenu lana egin ahal izateko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
07 Urr 2019
ALBISTEAK

Repsol-ek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europako potentzia handiena duen hornitegia inauguratu du Bizkaian

Repsolek ibilgailu elektrikoa kargatzeko Europan potentzia handiena duten terminalez hornitutako gunea inauguratu du. Ugaldebietako Petronorren hornitegian (Abanto-Zierbena) dagoen instalazio horrek 400 kW-eko potentzian kargatzeko gai diren lau terminal ditu. Horiei esker, gehieneko potentzia onartzen duten ibilgailuen bateria bost eta hamar minutuen artean kargatzeko aukera izango da, gasolina hartzeko modu konbentzionalean ematen den denbora bertsua.
07 Urr 2019
ALBISTEAK