Petronor

Petronorrek eta Kantabriako Gobernuak energia-sorkuntzari lotutako balizko lankidetza baterako proiektuak esploratuko dituzte

Petronor-Repsolek eta Kantabriako Gobernuak harremanetan jarraitzea adostu dute, Kantabrian energia-sorkuntzari lotutako balizko lankidetzak esploratzeko. Halaxe erabaki zuten Industria, Turismo, Berrikuntza, Garraio eta Merkataritzako kontseilari Javier Lopezek eta Landa-Garapen, Abeltzaintza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko kontseilari Guillermo Blancok, Petronorreko Pertsonen, Antolaketaren, Harreman Instituzionalen eta Ekonomia eta Finantza Sailaren zuzendari Jose Ignacio Zudairerekin atzo izandako bileran. Zudairek topaketa “emankortzat”  jo eta Gobernuaren interes “gogobetegarria”  nabarmendu zuen.
25 Eka 2021
ALBISTEAK

Bilboko Koralaren Haurren Abesbatzak kontzertua eskainiko du Muskizen

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Abesbatzak doako kontzertua eskainiko du igandean, ekainaren 27an, Muskizko Meatzari Aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Petronorren eta Bilboko Koral Elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da kontzertu hau, mota honetako kultura-jarduerak sustatzeko helburuz sinatua.
24 Eka 2021
ALBISTEAK

Elías Unzuetak berretsi egin du “karbono gutxiko energia eskuragarri eta lorgarri” batekiko Petronor-Repsolek duen konpromisoa

Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak berretsi egin zuen atzo “karbono gutxiko energia eskuragarri eta lorgarri batekin”  Petronor-Repsolek duen konpromisoa. ‘Deskarbonizazioaren desafiotik Hidrogenoaren Euskal Korridorera’ izeneko bere aurkezpenean adierazi zuen, ‘Zero emisio: zer, zergatik eta zertarako’ topaketan, Deustuko Unibertsitateak Repsol Fundazioarekin lankidetzan antolatutakoan. Izan ere, jardunaldiaren irekiera instituzionalean Unibertsitateko errektore José María Guibert-ek eta Repsol Fundazioko presidenteorde António Calçadak parte hartu zuten.
23 Eka 2021
ALBISTEAK

G3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi du ekainaren 21etik aurrera, astelehena, 1. Plantako G3 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea geldiaraziko dela, 21 eguneko iraupena izango duten zenbait mantentze-lan egiteko.
19 Eka 2021
ALBISTEAK