Petronor

Petronorrek Deskarbonizazio Hub-ari begirako prozesuari ekingo dio findegiaren eta Portuaren arteko poliduktoa eraikitzeko lanekin

Petronorrek deskarbonizazio-Hubari begirako prozesua hasi du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin (BBUPrekin) akordio bat sinatuz, findegiaren eta Bilboko Portuaren arteko poliduktua eraikitzeko eta, aldi berean, Muskizko HUAren (Hondakin Uren Araztegia) itsasora isurtzeko hodia egikaritzeko.  José Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatuak eta Kepa Odriozola Partzuergoko presidenteak sinatu dute hitzarmena.
06 Mai 2021
ALBISTEAK

FCC Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC unitatea geldiaraziko dela, mantenu-lana egiteko. 3 egun iraungo du, gutxi gorabehera.
04 Mai 2021
ALBISTEAK

Trantsizio energetikoarekin lerrokatutako berrikuntza sustatuz Petronorrek egindako lana nabarmendu du Elías Unzuetak BM30 topaketetan

Petronor Innovación-eko gerente Elías Unzuetak ‘Etorkizuneko metropoliak’ izenburupean Bilbao Metrópolik egindako BM30 topaketetan parte hartu zuen atzo eta Petronorrek azken urteetan berrikuntzari lotuta egindako lanaren berri eman zuen bertan. Izan ere, mugarri garrantzitsuenetakoa Petronor Innovación-en sorrera izan zen 2016an, egungo negozioko bikaintasun produktiboaren katalizatzaile modura, eta trantsizio energetikoarekin lerrokatutako negozio eredu, prozesu eta produktuak garatzeko.
29 Api 2021
ALBISTEAK

Klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrerapausoak ematen

Iraunkortasunaren alde hartutako konpromisoaren ildotik, Petronor kide duen Repsol taldea da 2050ean zero isurpen garbi lortzeko konpromisoa hartu duen lehenengo konpainia. Gainera, lanean jarraitzen du planetaren batez besteko tenperatura globalaren igoera 2 gradu zentigradutara mugatzeko asmoz, Parisko Goi-Bileraren helburuekin eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat eginez. Helburu horiek Muskizko findegiaren xede eta erronketan ere txertatuta daude, klima-aldaketaren aurkako borrokan. Ama Lurrak esku hartzeko eskatu digu, baina ez bakarrik gaur, Lurraren Nazioarteko Egunean, egun-egunero baizik.
22 Api 2021
ALBISTEAK

Eusko Legebiltzarrera iritsi da Hidrogenoaren Euskal Estrategia

Euskal Energia Erakundearen zuzendari nagusi Iñigo Ansolak atzo aurkeztu zizkien Eusko Legebiltzarreko ordezkari guztiei Eusko Jaurlaritzaren Hidrogenoaren Euskal Estrategian ezarritako lan-ildo nagusiak. Bektore honek eskaintzen dituen aukera energetikoak, ingurumen-arlokoak, eta industria- eta teknologia-garapenekoak aprobetxatzeko Euskadi lidergo-posizio batean kokatzeko oinarriak ezartzen dituen dokumentu bat, eta lagungarria izango dena Euskal Energia Estrategiaren energia-sistema eraldatzeko helburuak betetzeko.
21 Api 2021
ALBISTEAK

Somorrostro Prestakuntza Zentroak eta Edinor-ek eskoletako lehen energia komunitatea abiatu dute Euskadin

Somorrostro PZ-k eta Edinor-ek TEK Somorrostro aurkeztu dute gaur, Euskadin hezkuntza arloan sortzen den lehen Tokiko Energia Komunitatea, Zentroko teilatuan bertan sortuko den energia fotovoltaikoa jasotzeko autokontsumo partekatuko erreximenean 150 familia bilduko dituena. Ekimen honek efiziente eta iraunkorrago izatea ahalbidetuko die, euren herrian sortutako 0Km-ko energia kontsumituz eta bidesari eta kargu elektrikoak aurreztearen onuradun izanik. Nahi duten familiek TEK honen webgunean eman ahal dute izena (www.TEKSomorrostro.eus).
15 Api 2021
ALBISTEAK