Kazetarientzako III. Prestakuntza Ikastaroan parte hartu

Kazetarientzako finketa jardueraren inguruko III. Prestakuntza Ikastaroa.
Petronorrek, Kazetarien Euskal Elkargo zein Elkartearen laguntzaz, kazetarientzako finketa jardueraren inguruko III. Prestakuntza Ikastaroa antolatuko du, datorren apirilaren 12an. Parte hartu nahi duenak Euskal kazetarien Elkartean izena eman dezake: asociacion@periodistasvascos.com

Konpainiaren zuzendariek eskainiko duten ikastaroan zehar, petrolioaren mundu merkatua, Petronorren plangintza estrategikoa, finketa jarduera lehiakor eta iraunkorra, eta segurtasunaren zein ingurumen errespetuaren garrantzia landuko dira, beste hainbat gaien artean.

Ikastaroa amaitu ondoren, findegiaren instalazioetatik ibilbidea egingo da eta FMUaren kontrol gela gertutik ezagutuko da, baita itsas-terminala bisitatu ere.

Egitaraua, hemen.