“Artiko”, eskuragarri online

"Artiko" laburmetraia.
"Artiko" laburmetraia.
Josu Venerok eta Jesus Mari Lazkanok zuzendutako “Artiko” laburmetraia, Petronor eta EEEren (Energiaren Euskal Erakundearen) babesaz egina, online dago eskuragarri, hemen.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren hamargarren edizioan euskarazko film onenaren saria irabazi zuen laburmetrai honek arrakastaz harrapatzen du Artikoaren esentzia hainbat dimentsiotan: zinematografikoan, piktorikoan eta poetikoan, ikuslea aparteko eszenatoki naturalera eramatea lortzen duen lana izanik. Halaber, oso poetikoa da Xabier Payaren testua.

Online eskuragarri egoteaz gainera, nahi duen inguruko edozein bizilaguni bidaliko zaio laburmetraia USB formatuan (audioa euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin). Eskatzeko, mezu elektronikoa bidali beharko da prentsa@petronor.com helbidera (izen-abizenak, posta-helbidea eta herria zehaztuta), izakinak agortu arte.