Edinor eta Repsol Fundazioa elkarrekin ariko dira trantsizio energetikoa eta bizitegi-inguru zaurgarrietako deskarbonizazioa bultzatzeko

Emiliano López Atxurra Petronorren zein Edinorren presidentea, eta Antonio Calçada Repsol Fundazioaren zuzendari nagusia eta presidenteordea, hitzarmena sinatzen.
Petronorren filiala den Edinorrek eta Repsol Fundazioak hitzarmen estrategikoa sinatu dute trantsizio energetikoa bultzatu eta Euskadin bizitegi-inguruan zaharberritze energetiko eko-iraunkorretan lankide izateko. Ondorioz, bizitegi-inguru zaurgarrietan deskarbonizazio egitasmoak abiaraziko dituzte elkarrekin auzo, eraikin eta etxebizitzen zaharberritze eta efizientzia energetikoko arloetan.

Hitzarmen honekin entitate biek kohesio soziala eta trantsizio energetikoaren sustapena bultzatu nahi dituzte etxe zaurgarrienen inklusioa hobetze aldera.

Gainera, hitzarmenak Edinorren TEK eredua sustatzea aurreikusten du, hiritarrek egitasmoetan partehartze aktiboa izatea eta energia sistema bidezkoago eta inklusiboago baten lorpenean erabiltzaileak ahalduntzea ahalbidetzen duena.

Halaber, bere jarduera bertikalen egitekoen baitan, Repsol Fundazioak ingurumena hobetzeko egitasmoen garapenean Edinorrek sustatutako ekimenak ere bultzatuko ditu, karbono-hatza orekatzeko oihaneztapenarekin, birziklaiarekin eta ekonomia zirkularrarekin eta mugikortasun iraunkorrarekin lotura dutenak, talde zaurgarrien eskutik azken miliako pakete banaketarekin.

Horrekin batera, sinatutako aliantzak eta ondorengo bere garapenak Trantsizio Energetiko bidezko eta inklusiboaren arlo garrantzitsu gehiago jorratuko ditu, esaterako: egitasmo hauen garapenean talde behardunetakoen enplegagarritasuna; trantsizio energetikoko heziketarekin eta ezagutzarekin bat datozen ekimenak, eta horien artean Open Room plataforma digitala, Trantsizio Energetikoko Katedren Sarea edo-ta Repsol Zinkers hezkuntzako plataforma digitala azpimarratuz.

Prentsa oharra, hemen.