Hidrogenoaren Ebroko Korridorea sortu da, energia berriztagarri hau garatzeko erreferentea

Jose I. Zudaire, Pepe Luque, Aitor Arzuaga eta Matilde García
Gaur aurkeztu da Ebroko Hidrogenoaren Korridorea, lurralde arteko konexioa indartzea eta Espainiako ipar-ekialdean jada martxan dauden hidrogeno berriztagarriaren inguruko eskualde-ekimen handien arteko lotura izatea helburu duen proiektua. Honako hauek biltzen ditu: hidrogenoaren Euskal Korridorea (BH2C), Kataluniako Hidrogenoaren Harana (H2ValleyCat), Aragoiko Hidrogenoaren Harana, GetHyGA ekimena, eta Hidrogeno Berdearen Nafarroako Agenda. Funtsezko helburua hidrogenoaren ekonomia azkar eta eraginkortasunez hedatzen laguntzea da, Estatuan hidrogenoaren garapenean eremu geografiko liderra sortuz.

Honen sorkuntza, eskualde mailako ekimenen inguruko informazioa partekatu, ekintza osagarriak aztertu eta horien arteko sinergiak ezartzeko nahiak eragin du, eta SHYNE (Spanish Hydrogen Network) izeneko, hidrogeno berriztagarriaren arloko Espainiako sektore anitzeko partzuergorik handienak bultzatu du. Proiektuak babestu, ezagutzaren kudeaketa eraginkorra sustatu eta teknologia aitzindarien ikerketa bultzatuko du, Espainia bektore energetiko honen abangoardian posizionatzeko.

Aragoiko Gobernuaren egoitzan egindako aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako hirugarren lehendakariorde eta ministroak, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak, Roger Torrent Kataluniako Generalitateko Enpresa eta Lan sailburuak, Arturo Aliaga Aragoiko Gobernuko Industria, Lehiakortasun eta Enpresa Garapeneko lehendakariorde eta kontseilariak eta Mikel Irujo Nafarroako Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko kontseilariak, baita parte hartzen duten eskualdeko ekimenen eta SHYNE proiektuaren ordezkariak ere.

Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak SHYNEko presidentziaren ordezkari gisa parte hartu du: “Kokapenagatik, Hidrogenoaren Ebroko Korridorea giltzarrizko palanka izango da eremu geografiko horren potentzial osoa eraginkortasunez garatu ahal izateko, eta hidrogenoaren etorkizuneko ekonomiaren mugaz haraindiko izaerak Europa mailako balio-kateen integrazio handiagoa erraztuko du ahalbidetuz”, esan du.

Jose Ignacio Zudaire BH2Cko presidentea ere bertan izan da, eta hurrengoa azpimarratru du: “Hidrogenoaren Euskal Korridoreak (BH2C) bat egin du Ebroko Korridorearen ekimenarekin, izan ere, hasiera-hasieratik lankidetzan jardun dugu gainerako elkarteekin, indar teknologiko eta industrialetik deskarbonizazioa bultzatu ahal izateko. Zalantzarik gabe, ahaleginak bateratzeak garapen industrial eta teknologikoko prozesuak bizkortzea erraztuko du, eta orain, inoiz baino gehiago, errealitateak argi utzi du energia sortzeko gaitasuna izan behar dugula. Hidrogeno berriztagarria funtsezko elementua izango da Euskadin, Espainian eta Europan neutraltasun klimatikorazko trantsizio energetikoari”.

Hidrogenoaren Ebroko Korridoreak ekintzak sustatuko ditu hidrogeno berriztagarriaren balio-kate osoan, eskualde mailako ekimenen arteko osagarritasunak eta sinergiak sortzeko. Horretarako, asmo handiko helburuak ezarri ditu, eta horien artean, nabarmentzekoa da 2030ean hidrogeno berriztagarria ekoizteko 1,5 GWeko gaitasuna instalatu, eta urte berean hidrogeno berriztagarritik eratorritako 250.000 tona produktu ekoizteko asmoa.