-Zein da zure lana URFko buru moduan?
Saileko helburuak definitzea eta taldeei helaraztea. Hori ez ezik, Saileko adierazleen jarraipena egitea aurrez ezarrita dauden helburu horietara iristea arriskuan jar ditzaketen arazoak identifikatuz, eta nire taldeari horiek lortzen laguntzea.
-Zein da unitatearen funtzionamenduaren lehen 5 urte hauei buruz egiten duzun balantzea?
Asko ikasteko urteak izan dira; bost urte hauetan eragiketen taldea eratzen dugunok urtetik urtera ikasten eta operatiboa hobetzen joan gara. Asebetetzekoa da bidean aurkitu ditugun egoerak konpontzea.
-URFren lehen geldialdia da, Petronorren historian egin den garrantzitsuena. Nola kudeatu da?
Beste findegi batzuen esperientzietako informazioa konpartitu dugu. Eragiketa Jardunaldiak egin ditugu koker unitate baten beharrezkoak diren ohiko lanei buruz hitz egiteko. Beste alde batetik, Eragiketa Sailak etenik gabe identifikatu eta jaulki ditu lan-eskabideak eta, aldi berean, unitatearen operatiboa eta etekina hobetzeko ustezko inbertsioak ezarri ditugu.
Informazio hori guztia Geldialdien Sailarekin berrikusten da eta garatu beharreko lan-zamen hasierako aurreikuspenak egiten dira.
Halaber, Cartagenako geldialdia bisitatu dugu eta jardunaldi presentzial bat egin genuen Petronorren findegi guztietako kideekin; jardunaldi horretan beste konplexu batzuetan izan dituzten arazoak eta esperientziak konpartitu genituen.
Aldi berean, erantzukizun-esparru guztietako pertsonal teknikoak ere geldialdia zuzen garatzeko beharrezko prozedurak prestatu ditu.
-Nola garatu dira Geldialdiko eta Unitatea berritzeko lanak?
Azken hil hauetan Eragiketako eta Geldialdietako taldeek burutu beharreko lan-zama osoa prestatzen egin dute lan eta, horrela, Geldialdia hasi aurretik 2.000 lan-baimen inguru jaulki eta aztertu zituzten. Horrek lanak arintzeko eta aurrez ezarrita dauden epeak betetzeko aukera eman digu.
-Zeintzuk dira, zehatz esanda, burutzen ari diren lanak?
Ganberetatik gasak ateratzeko lineak, BlowDwon dorreko sarrerako linea eta SP balbulen eragiketa-plataforma aldatzea; hori eginda plantaren fidagarritasuna hobetuko da.
Inbertsio nagusienen artean GOLaren ateratzearen aldarazpena dago, aurrera antzean birzirkulazio kontroldun erabateko ateratzea izango delako. Honek zatikigailu nagusiaren kostuen egonkortasuna eta hobekuntza ekarriko digu.
-Nola ari zara Geldialdia bizitzen?
Geldialdiaren sekuentziari dagokionez bai nire eta baita URF talde osoaren dedikazioa erabatekoa eta berariazkoa izaten ari da. Nire neure kasuan erronka handia da, Eragiketa Sailean lehen geldialdia delako eta erantzukizuna neurea delako.
-URFrentzat zer da lehen geldialdi hau?
Geldialdi honekin eragiketaren lehen zikloa ixten da eta 5 urte hauek bete ondoren plantaren egoera zein den azalduko digu.
Azken hil hauetan planifikatu eta prestatu den guztia egiteko eta epearen barruan bete daitekeen egiaztatzeko unea da, beti ere kontuan hartuta helbururik behinenak segurtasuna eta ingurumena direla. Geldialdia egiten den lehen aldia da eta, ondorioz, zalantza eragiten du eta erronka handia eta ikasteko aukera aparta da.
Geldialdiaren prestakuntzan eta garapenean pertsonal osoak izan duen inplikazioa azpimarratuko nuke. Aldi berean, otsailaren 10ean bi urte betetzen ditugu bajadun istripurik gabe eta gure helburu nagusia Geldialdia emaitza hori mantenduz amaitzea da.