ETENALDIA 2019

Petronorren Geldialdiak etengabeko berritze eta hobekuntzarako prozesuak dira, findegiari eraginkorragoa izaten, partikulen jarioa murrizten eta desulfurazio ahalmena gehitzen laguntzen diotenak. Horrela, Petronorrek ingurunearekiko zein ingurunea partekatzen duten pertsonekiko konpromisoa berresten du etengabe.

Petronorrek geldialdia egingo du findegiko Konbertsio unitatean, 52 milioi euroko inbertsioa tarteko

Kopuru hau % 23,8 handiagoa da izaera bereko azken Geldialdian erabili zena baino, izan ere, 2015ean 42 milioiko inbertsioa egin zuen. Geldialdi berri hau, Petronorrek hasiera-hasieratik defendatzen duen etengabeko berrikuntzaren aldeko politikaren isla da. Geldialdiak iraungo duen bi hilabeteetan, 33 milioi euro inbertituko ditu ekoizpen-instalazioen mantentze eta eguneratze lanak egiteko, eta beste 19 milioi ekipoetan hobekuntza teknologikoak inplementatzeko.

Zenbat denbora irauten du Etenaldiak?

Lanak urtarrilaren 15a aldera hasi eta martxoaren erdialdera arte luzatuko dira.

Zer ekarriko du?

  • Inbertsio hau izaera bereko azken Geldialdian erabili zena baino % 23,8 handiagoa da, izan ere, 2015eko Geldialdiak 42 milioi euroko aurrekontua izan zuen.
  • Konbertsio unitatearen aurreko Geldialdia 2015ean egin zen, eta oraingoan, mantentze-lanekin batera, inbertsio teknologikoak egingo dira ekipoetan.
  • Geldialdiak bi hilabete iraungo du eta 40 enpresatako 1.500 langileren baino gehiagoren kontratazioa ekarriko du, 450.000 lanordu inguru betetzeko.
  • Lan hauetan parte hartzen duten langile guztiek, Petronorrekoek nahiz kanpokoek, Geldialdiari buruzko prestakuntza espezifikoa jasoko dute segurtasuna bermatzearren.
  • Petronorren Geldialdiak etengabeko berritze eta hobekuntzarako prozesua dira, findegiari eraginkorragoa izaten, partikulen jarioa murrizten eta desulfurazio ahalmena gehitzen laguntzen diotenak.

GELDIALDIKO LANLEKUAK

 
Geldialdiko lanlekuak
Geldialdiko lanlekuak