Petronorrek eta El Correok Muskizko VII. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute

Petronorrek, El Correok eta Muskizko Udalak herriko VII. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute gaur goizean. Froga ekainaren 19an izango da, Pobeñan. BBK eta Coca-Colaren laguntza ere DUEN LASTERKETA HONEK- goizeko 11:00etan hasiko da, ez da sailkapenik izango eta 700 metro (buelta 1) eta 7 kilometro (10 buelta) arteko ibilbidea egin ahal izango da. Talde bakoitzak, biren

Petronorrek, El Correok eta Muskizko Udalak herriko VII. Senitarteko Lasterketa aurkeztu dute gaur goizean. Froga ekainaren 19an izango da, Pobeñan.

BBK eta Coca-Colaren laguntza ere DUEN LASTERKETA HONEK- goizeko 11:00etan hasiko da, ez da sailkapenik izango eta 700 metro (buelta 1) eta 7 kilometro (10 buelta) arteko ibilbidea egin ahal izango da. Talde bakoitzak, biren eta hamarren arteko partaideak izango ditu, eta hauek elkarrekin korrika egin eta froga amaitu beharko dute. Gainera, bi anoa-postu eta partaideentzako opariak izango dira.